World Tour 2020
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carapazek elastiko arrosa eta Bernalek maillot horia defendatuko dituzte

Ineos taldeak ekuadortarra aukeratu du Italiako Girorako eta Egan Bernal-Geraint Thomas bikotea Tourrerako.
Bernal eta Geraint
Bernal eta Geraint. Argazkia: EFE

Richard Carapazek eta Egan Bernalek, Ineos taldeko txirrindulariek, Italiako Giroko elastiko arrosa eta Frantziako Tourreko maillot horia defendatuko dituzte.

Chris Froome Dauphinen pairatutako erorketatik sendatzen ari den bitartean, Dave Brailsfordek zuzendutako taldeak Carapaz aukeratu du Girorako eta Egan Bernal-Geraint Thomas bikotea Tourrerako.

Ineosek bi txapelketetako tituluak berritzeko erronka izango du, beraz. Carapaz, 26 urtekoa, maiatzaren 9tik 31ra jokatuko den frogako liderra izango da. Carchiko txirrindularia Kolonbiako Tourrean arituko da lehen, otsailaren 11tik 16ra, Egan Bernalen antzera.

23 urteko kolonbiarra Frantziako Tourraren buru izango da, ekainaren 27tik uztailaren 19ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X