Abu Dhabiko Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kittel garaile bigarren etapan, eta Cavendishek lider jarraitzen du

Alemaniarra esprintean gailendu zaizkio Caleb Ewani eta Cavendishi.
Marcel Kittel, ezkerreko aldean. Argazkia: Efe.
Marcel Kittel, ezkerreko aldean. Argazkia: Efe.

Marcel Kittel alemaniarrak irabazi du Abu Dhabiko Tourreko bigarren etapa. Guztira, 153 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Abu Dhabin bertan hasi eta amaituta.

Bukaerako esprintean, Kittel Caled Ewan australiarrari eta Cavendishi gailendu zaizkio, 3 ordu, 28 minutu eta 11 segundoko denborarekin.

Sailkapen nagusian, Cavendish da lider eta lau segundoko aldea du Kittelekin eta zortzikoa André Greipelekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X