SUITZAKO ITZULIA | Simon Spilakek irabazi du Suitzan
Simon Spilakek (Katusha) lortu du azken garaipena Suitzako Itzulian, Geraint Thomas (Sky) britainiarrari 5 segundogatik liderraren maillota kenduta. Azken etapa erlojuaren kontrakoa izan da, eta denborarik onena Tom Dumoulin (Giant) holandarrak egin du.
Spilakek sailkapen nagusiko hirugarren tokian hasi du jardunaldia, Thomasengandik 13 segundora eta Thibaut Pinot (FDJ) orduko liderrarengandik 47 segundora. Spilak izan da hiruren artean onena 38,4 kilometroko erlojupekoan.
15. kilometrorako, esloveniarrak 15 segundoko aldea ateratzen zion Thibaut Pinot frantziarrari. Pinot hirugarren izan zen iazko Frantziako Tourrean, eta erlojuaren kontra ondo moldatzen dela erakutsi du gaur ere.
Geraint Thomasek, aldiz, lan handiagoa eman dio Spilaki. 15. kilometroan denbora bera egin dute, baina gaurrera egin ahala, Spilaken denbora gero eta hobeagoa zela ikusten joan da. Azkenean, esloveniarrak 19 segundo atera dizkio helmugan, eta horri esker irabazi du Suitzako Itzulia Katusha taldeko txirrindulariak.
Hala ere, Spilakek ezin izan du etapa garaipena lortu, Tom Dumoulinek egin baitu denborarik onena: 48 minutu eta 36 segundo, esloveniarrak baino 18 segundo gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.
Vingegaard Giroan eta Tourrean lehiatuko da datorren denboraldian
"Denbora daramat Giroa korritzeko asmotan. Egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat da, eta inoiz egin ez dudan bat", adierazi du txirrindulari danimarkarrak.