Kataluniako Volta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Voltako 95. edizioa, izarrez jantzita

Alberto Contador, Joaquim 'Purito' Rodriguez eta Chris Froome dira faborito nagusienak garaipena eskuratzeko.
Purito, Voltako azken irabazlea. EFE

Kataluniako Itzulia 2015 astelehenean hasiko da Calellan. 95. edizioa hilaren 23an hasi eta 29an amaituko da, berriro ere izarrez jantzita. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Chris Froome (Sky) dira faboritoak garaipena eskuratzeko.

Hala ere, horiez gain izen handiko beste txirrindulari asko daude, esaterako Alejandro Valverde (Movistar), Rigoberto Uran (Etixx Quick-Step), Ryder Hesjedal (Cannondale-Garmin) eta Tejay Van Garderen (BMC).

24 talde eta 192 txirrindulari izango dira irteeran guztira.

Lasterketa Montjuiko mendatean amaitu eta etaparik gogorrena laugarren izango da, La Molina igo behar duten egunean.

 

ETAPAK

Etapa 1: Calella - Calella, 191,1 km

Etapa 2: Mataro - Olot, 195 km

Etapa 3: Girona - Girona, 159,6 km

Etapa 4: Tona - La Molina (Alp), 191 km

Etapa 5: Alp - Valls, 197 km

Etapa 6: Cervera - Port Aventura, 197,7 km

Etapa 7: Bartzelona – Bartzelona (Montjuic), 123,5 km

juic), 123,5 km

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X