Ponferradan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leire Olaberria, Espainiako txapelduna erlojupeko proban

Espainiako bigarren titulua da euskal txirrindulariarentzat, 2010. urtean ere nagusitu baitzen.
18:00 - 20:00
Leire Olaberria eta Alejandro Valverde, txapeldunak erlojupekoan

Leire Olaberriak Espainiako erlojupeko proba irabazi du, Ponferradan. Erlojuaren kontrako probak 29,5 kilometro izan ditu. Espainiako bigarren titulua da euskal txirrindulariarentzat, 2010. urtean ere nagusitu baitzen.

Bizkaitarrak 41:48ko denbora egin du, eta Belen Lopez (Lointek), 42:11, eta Anna Ramirez (Catalunya) gainditu ditu.

Sailkapena:

1. Leire Olaberria (Bizkaia-Durango) 41:48

2. Belen Lopez (Lointek) 24

3. Anna Ramirez (Catalunya)  32

4. Gloria Rodriguez (Navarra)  55

5. Rocío Martin (Semar)  59

6. Anna Sanchis (Comunidad Valenciana)  1:07

7. Irene Usabiaga (Euskadi)  1:23

8. Loures Oyarbide (Euskadi)  2:01

9. Mayalen Noruega (Catalunya)  2:14

10. Cristina Navarro (Catalunya)  2:28

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X