Omaneko Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kristoffek irabazi du bigarren etapa

Norvegiarrak Howard eta Tom Boonen gainditu ditu. Howard australiarra da probako lidera berria.
Alexander Kristoffen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Alexander Kristoff norvegiarrak irabazi du Omaneko Tourraren bigarren etapa. Jardunaldiak 140 kilometro izan ditu Al Bustan eta Quriyat artean, eta lidergoaren elastikoa Leigh Howardek jantzi du.

Kristoffek 3h12:01-ko denbora egin du, eta bere atzetik Howard eta Tom Boonen sailkatu dira. Ostegunean hirugarren etapa jokatuko da (145 kilometro, Muscat eta Al Bustan artean)

2. etapa:

1. Alexander Kristoff (Katusha)

2. Leigh Howard (Orica-GreenEdge)

3. Tom Boonen (Omega Pharma-Quick Step)

4. Robert Forster (Unitedhealthcare)

5. Nacer Bouhanni (FDJ)

6. Nicola Ruffoni (Bardiani-CSF)

7. Pieter Vanspeybrouck (Topsport-Vlaanderen)

8. Marcus Burghard (BMC)

9. Matteo Trentin (Omega Pharma-Quick Step)

10. Sam Bennet (NetApp-Endura)

Sailkapen nagusia:

1. Leigh Howard (Orica-GreenEdge)

2. Alexander Kristoff (Katusha)

3. André Greipel (Lotto-Belisol)

4. Preben van Hecke (Topsport Vlaanderen)

5. Tom Boonen (Omega Pharma-Quick Step)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X