Irailaren 22tik 29ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoi Martinez eta Jonathan Castroviejo, munduko txapelketara

Espainiako selekzioko hautatzailea den Javier Minguezek bi euskal txirrindulariak sartu ditu deialdian. Valverde eta Joaquim Rodriguez izango dira taldeburuak.
Jonathan Castroviejo erlojupeko saio baten. Argazkia: EFE

Egoi Martinezek (Euskaltel) eta Jonathan Castroviejok (Movistar) txirrindularitzako Munduko Txapelketan parte hartuko dute. Florentzian egingo dira Mundialeko probak, irailaren 22tik 29ra.

Javier Minguez Espainiako selekzioko hautatzaileak, txirrindulari hauek eramango ditu Florentziara:  Alejandro Valverde (Movistar), Samuel Sanchez (Euskaltel), Joaquim Rodriguez (Katusha), Alberto Contador (Saxo-Tinkoff), Jose Herrada (Movistar), Jonathan Castroviejo (Movistar), Egoi Martinez (Euskaltel), Dani Moreno (Katusha) eta Luis León Sanchez (Belkin).

Alejandro Valverde eta Joaquim Rodríguez izango dira Espainiako selekzioaren taldeburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X