Omegaren eskaintza izan du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Anton Fernando Alonsoren taldeko txirrindularia izango da

Txirrindulari bizkaitarrak Omega-Pharma Quick Step taldearen eskaintza izan du, baina Bat Formulako pilotu asturiarraren taldean geratzea erabaki du.
18:00 - 20:00
Igor Anton Fernando Alonsoren taldean egongo da datorren denboraldian

Igor Antonek Fernando Alonsoren taldeko txirrindularia izango dela baieztatu du ETBri emandako elkarrizketa batean. Bat Formulako pilotu asturiarrak Euskaltelen lizentzia erosi zuen, eta kontratua duten txirrindulari eta langileen lanpostuak errespetatuko zituela bermatu zuen.

Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindularia izatetik gertu egon da Igor Anton, baina azkenean Fernando Alonsoren taldean geratzea erabaki du. "Omegarekin hizketan ibili ginen, baina Euskaltelekin kontratua neukan, eta Fernando Alonsoren taldean geratzea erabaki dut. Proiektua gustoko dut, eta etorkizunean tropeleko talderik indartsuenetako bat izan nahi dute", adierazi du Igor Antonek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X