Alex Aranburu, Espainiako txapeldun
Txirrindularitzako Euskal Selekzioak lan bikaina egin du junior mailako Espainiako Txapelketan. Alex Aranburu txapeldun izendatu da gizonezkoen mailako lasterkertan, eta taldearen lana ezin hobea izan da. Emakumezkoen mailan Ziortza Isasik zilarrezko domina lortu du erlojupeko proban, eta Lierni Lekuonak brontzeko domina eskuratu du lasterketan.
Aranburuk erasoa jotzeko uneari itxaron dio, eta bere taldekideen lanari esker urrezko domina eskuratzea lortu du. Txomin Juaristi eta Iosu Angoitia txirrindulariek gogotik egin dute lan Alex Aranbururentzat.
"Cortina era Enric Mas ziren faboritoak, baina aukera izan dudadenean erasoa jo dut, eta irabaztea lortu dut. Hasieran Juaristirekin joan naiz ihesaldian, ondoren Angoitita ere batu da, eta San Sebastian ere gurekin egon da. Azkenean bakarrik geratu naiz. Multzoan Torres zetorren, eta esprintera iritsiko bagina, badakit ez nuela irabazteko aukerarik edukiko. Orduan, urrunetik egin dut saiakera, eta irabaztea lortu dut", adierazi du Aranburuk.
Emakumezkoen lasterketan Lierni Lekuonak brontzezko domina lortu du, baina urrezko domina eskuratzea oso gertu izan du. "Ez nago guztiz pozik. Igoeran Alicia Gonzalezi (txapelduna) eusteko gai nintzela uste nuen, baina bera izan da indartsuena", azpimarratu du Lekuonak.
Erlojupekoan ere, urreak ihes egin zion Euskal Selekzioari. Alicia Gonzalez asturiarra txapeldun izendatu da, 89 ehunenekogatik. Ziortza Isasik zilarrezko domina lortu du. Gizonezkoen proban Ander Alonso izan da euskal txirrindularirik onena, zazpigarren bukatuta.
Gizonezkoak
-Erlojupekoa: Oskar Malatsetxebarria (1995), Txomin Juaristi (1995), Ander Alonso (1995)
-Lasterketa: Ander Alonso (1995), Iosu Angoitia (1995), Alex Aranburu (1995), Julen Irizar (1995), Txomin Juaristi (1995), Oskar Malatsetxebarria (1995), Mikel Matxinea (1995), Xabier San Sebastián (1995)
Emakumeznkoak
-Erlojupekoa: Olatz Agorria (1996), Ziortza Isasi (1995), Ane Iriarte (1995)
-Lasterketa: Olatz Agorria (1996), Ane Iriarte (1995), Ziortza Isasi (1995), Paula Lanz (1996), Lierni Lekuona (1995), Ainara Sanz (1995), Eider Unanue (1996).
Zure interesekoa izan daiteke
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Isaac del Torok 2031ra arte luzatu du UAE taldearekin duen kontratua
Del Torok, 22 urtekoa bera, hirugarren postua lortu berri du 2026ko Frantziako Tourrean, eta bigarren sailkatu zen 2025eko Italiako Giroan. Hala, Arabiar Emirerri Batuetako taldeak erdietsi du jarraitzea “munduko txirrindulari gazterik onenetako batek, haren ibilbideko urterik onenetan izan ahal diren denboraldietan”.
Xabier Berasategik Euskaltel-Euskadirekin berritu du, 2028ra arte
“Oso berezia da laranjaz jantzita lehiatzea, eta etxeko taldean txirrindularitzan hazten jarraitzea”, adierazi du 26 urteko txirrindulari gipuzkoarrak. 2026ko denboraldian, lortutako UCI puntuei erreparatuta, Euskaltel-Euskadiko ziklistarik onena da.