Rui Costa garaile Suitzako Itzuliko etapa nagusian
Rui Alberto Faria Da Costa Movistar taldeko txirrindulari portugaldarrak irabazi du Suitzako Itzuliko etapa nagusia. Guztira, 206 kilometro egin dituzte Meilen eta La Punt artean. Rui Costa esprintean gailendu zaio Bauke Mollema (Blanco) txirrindulariari eta sailkapen nagusiko bigarren postura igo da. Mathias Frank (BMC) liderra 13 segundora du.
Rui Costak, Van Garderenek eta Mollenak azken mendateko jaitsiera lasterketa buruan egin dute, Joseph Llyd Dombrowkiren erasoari aurre egin ostean.
Dombrowki eguneko ihesladian izan da eta zenbait momentutan lortutako aldeari esker, sailkapen nagusiko behin-behineko liderra ere izan da. Baina bere abenturak ez du amaiera onik izan.
Kategoria bereziko azken mendatearen jaitsieran, helmugatik 9 kilometrora, Rui Costa, Mollema eta Van Garderen ziren aurrean, eta garaipena hiru horien arteko lehia izango zela argi geratu da.
Portugaldarra izan da hiruretatik azkarrena eta gainera sailkapen nagusiko bigarren postura igo da, Mathias Frank liderrarengandik 13 segundora.
Etapa:
1 Rui Alberto COSTA Movistar Team 05:11:08
2 Bauke MOLLEMA Blanco Pro Cycling Team 00:00:00
3 Tejay VAN GARDEREN BMC Racing Team 00:00:00
4 Thibaut PINOT FDJ 00:00:09
5 Cameron MEYER Orica GreenEDGE 00:00:22
6 Daniel MARTIN Garmin-Sharp 00:00:22
7 Roman KREUZIGER Team Saxo -Tinkoff 00:00:22
8 Simon SPILAK Katusha Team 00:00:22
9 Mathias FRANK BMC Racing Team 00:00:22
10 Joseph Lloyd DOMBROWSKI Sky Procycling 00:00:22
Nagusia:
1 Mathias FRANK BMC Racing Team 25:42:36
2 Rui Alberto COSTA Movistar Team 00:00:13
3 Roman KREUZIGER Team Saxo -Tinkoff 00:00:23
4 Thibaut PINOT FDJ 00:00:44
5 Bauke MOLLEMA Blanco Pro Cycling Team 00:00:46
6 Tejay VAN GARDEREN BMC Racing Team 00:01:17
7 Daniel MARTIN Garmin-Sharp 00:01:23
8 Cameron MEYER Orica GreenEDGE 00:01:42
9 Tanel KANGERT Astana Pro Team 00:01:43
10 Simon SPILAK Katusha Team 00:01:50
11 Alexandr DYACHENKO Astana Pro Team 00:02:26
12 Igor ANTON HERNANDEZ Euskaltel - Euskadi 00:03:31
Zure interesekoa izan daiteke
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.