Gregory Rastek lortu du garaipena, iheskideak atzean utzita
Gregory Rast RadioShack taldeko suitzarra gailendu da Suitzako Itzuliko 6. etapan.
Rast eta beste hiru txirrindulari eguneko ihesaldiko protagonista izan dira: irabazlearekin batera, Haymanek (Sky), Kolobnevek (Katusha) eta Grabschek (Omega) egin dute ihes tropel nagusitik.
30 kilometro luze egin dituzte laurak batera eta alde handia zabaldu dute tropelarengan. Zenbait momentuta, 14 minutu luzeko abantaila izan dute.
Rastek azken kilometroan erasoa jo eta iheskideak atzean utzi ditu. Beste hirurek ez dute suitzarraren atzetik joateko ahalegin sendorik egin eta RadioSahck taldeko txirrindulariak erraz zabaldu du aldea.
Rasten atzetik, Hayman eta Kolobnev sartu dira helmugan, biak 25 segundora, eta Grabsch hirugarren izan da, 28 segundora. Tropel nagusia 10 minutu eta 43 segundora iritsi da, Peter Sagan buru zuzela.
"Garaipen handia da niretzat", esan du irabazleak helmugan. "10 urte daramatzat Suitzako Itzulia korritzen, etxetik oso gertu nago eta gaur lortutakoa gauza oso berezia da".
Etapa:
1 Gregory RAST Radioshack Leopard 4:23:53
2 Mathew HAYMAN Sky Procycling 0:00:25
3 Alexandr KOLOBNEV Katusha Team 0:00:25
4 Bert GRABSCH Omega Pharma-QuickStep 0:00:28
5 Peter SAGAN Cannondale 0:10:43
6 John DEGENKOLB Team Argos-Shimano 0:10:43
7 Arnaud DEMARE FDJ 0:10:43
8 Ben SWIFT Sky Procycling 0:10:43
9 Davide CIMOLAI Lampre-Merida 0:10:43
10 Tosh VAN DER SANDE Lotto-Belisol Team 0:10:43
11 Alexander KRISTOFF Katusha Team 0:10:43
12 Cyril LEMOINE Sojasun 0:10:43
13 Matti BRESCHEL Team Saxo -Tinkoff 0:10:43
14 Boy VAN POPPEL Vacansoleil - DCM Procycling Team 0:10:43
15 Guillaume VAN KEIRSBULCK Omega Pharma-QuickStep 0:10:43
16 Jacopo GUARNIERI Astana Pro Team 0:10:43
17 Maarten NEYENS Lotto-Belisol Team 0:10:43
18 Aidis KRUOPIS Orica GreenEDGE 0:10:43
19 Daryl IMPEY Orica GreenEDGE 0:10:43
20 Bauke MOLLEMA Blanco Pro Cycling Team 0:10:43
Sailkapen nagusia:
1 Mathias FRANK BMC Racing Team 20:31:06
2 Roman KREUZIGER Team Saxo -Tinkoff 0:00:23
3 Rui Alberto COSTA Movistar Team 0:00:35
4 Thibaut PINOT FDJ 0:00:57
5 Bauke MOLLEMA Blanco Pro Cycling Team 0:01:08
6 Daniel MARTIN Garmin-Sharp 0:01:23
7 Tanel KANGERT Astana Pro Team 0:01:26
8 Jean Christophe PERAUD AG2R La Mondiale 0:01:28
9 Tejay VAN GARDEREN BMC Racing Team 0:01:39
10 Cameron MEYER Orica GreenEDGE 0:01:42
11 Simon SPILAK Katusha Team 0:01:50
12 Alexandr DYACHENKO Astana Pro Team 0:01:59
13 Janez BRAJKOVIC Astana Pro Team 0:02:24
14 Diego ULISSI Lampre-Merida 0:02:25
15 Domenico POZZOVIVO AG2R La Mondiale 0:02:29
16 Johann TSCHOPP IAM Cycling 0:02:38
17 Maxime BOUET AG2R La Mondiale 0:02:40
18 Sébastien REICHENBACH IAM Cycling 0:02:41
19 Nicolas ROCHE Team Saxo -Tinkoff 0:02:44
20 Maxime MONFORT Radioshack Leopard 0:03:00
21 Igor ANTON HERNANDEZ Euskaltel - Euskadi 0:03:04
25 Gorka VERDUGO MARCOTEGUI Euskaltel - Euskadi 0:04:56
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.
Vingegaard Giroan eta Tourrean lehiatuko da datorren denboraldian
"Denbora daramat Giroa korritzeko asmotan. Egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat da, eta inoiz egin ez dudan bat", adierazi du txirrindulari danimarkarrak.