Tony Martinek irabazi du erlojupeko, eta Dennis lider berria da
Tony Martin alemaniarrak (Omega Pharma) erakustaldia eman du Dauphine probako laugarren etapan (32 kilometroko erlojupekoa), eta Rohan Dennis australiarrak (Garmin) liderraren elastikoa jantzi du. Gainera, Alberto Contadorrek 2 minutu eta 44 segundo galdu ditu Chips Froomekiko.
Martinek 36 minutu eta 55 segundotan burutu ditu 32 kilometroak, 52,8km/h batazbesteko abiaduran. Bigarren Rohan Dennis izan da, eta hirugarren Sky taldeko Chris Froome. Contadorrek 3 minutu eta 37 segundo galdu ditu helmugan.
Jonathan Castroviejo bizkaitarrak (Movistar) etapako laugarren postua eskuratu du. Samuel Sanchezek 3 minutu eta 21 segundo galdu ditu, ‘Purito’ Rodriguezek 3 minutu eta 47 segundo, eta Alejandro Valverdek 3 minutu eta 28 segundo.
Bihar Frantziako probako bosgarren etapa (Gresy sur Aix-Valmorel, 139 kilometro) jokatuko da, eta helmuga maila bereziko mendian egongo da.
4. etapa:
1. Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) 36:55
2. Rohan Dennis (Garmin) + 47
3. Chris Froome (Sky) + 51
4. Jonathan Castroviejo (Movistar) + 1:08
5. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) + 1:13
Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) + 3:22
Rolland (Europcar) + 3:23
Valverde (Movistar) + 3:28
Van den Broeck (Lotto-Belisol) + 3:30
Contador (Saxo-Tinkoff) + 3:38
Joaquim Rodríguez (Katusha) + 3:48
Sailkapen nagusia:
1 Rohan DENNIS GARMIN - SHARP 12:40:00
2 Christopher FROOME SKY PROCYCLING 0:00:05
3 Michal KWIATKOWSKI OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:00:26
4 Edvald BOASSON HAGEN SKY PROCYCLING 0:00:32
5 Richie PORTE SKY PROCYCLING 0:00:33
6 Geraint THOMAS SKY PROCYCLING 0:00:55
7 David VEILLEUX TEAM EUROPCAR 0:01:09
8 Leopold KONIG TEAM NETAPP-ENDURA 0:01:11
9 Stef CLEMENT BLANCO PRO CYCLING TEAM 0:01:14
10 Andriy GRIVKO ASTANA PRO TEAM 0:01:26
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.