Boasson Hagen izan da azkarrena
Edvald Boasson Hagenek (Sky) irabazi du Dauphine 2013ko hirugarren etapa (Amberieu en Bugey-Tarare, 167 kilometro). Gainera, sailkapen nagusiko lehenengo postuan, David Veilleuxek (Europcar) jarraitzen du.
Sky taldeak ederki kontrolatu du esprinta, eta Boasson Hagen norbegiarrak Michael Matthews australiarra (Orica-GreenEDGE) eta Gianni Meersman belgikarra (Omega Pharma-Quick Step) gainditu ditu.
Veilleux kanadiarrak lider jarraitzen du, eta Meersmanekin minutu bat eta 56 segundoko aldea mantentzen du. Hirugarren sailkatua, Radioshack taldeko Tony Gallopin frantziarra da.
Bihar, laugarren etapa, 32,5 kilometroko erlojupeko erbakigarria izango da (Villars les Dombes-Parc des Oiseaux).
3. etapa:
1 Edvald BOASSON HAGEN SKY PROCYCLING 4:03:32
2 Michael MATTHEWS ORICA GREENEDGE 0:00:00
3 Gianni MEERSMAN OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:00:00
4 Thor HUSHOVD BMC RACING TEAM 0:00:00
5 Elia VIVIANI CANNONDALE 0:00:00
6 Reinardt JANSE VAN RENSBURG TEAM ARGOS-SHIMANO 0:00:00
7 Nacer BOUHANNI FDJ 0:00:00
8 Paul VOSS TEAM NETAPP-ENDURA 0:00:00
9 Sylvain CHAVANEL OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:00:00
10 Francesco GAVAZZI ASTANA PRO TEAM 0:00:00
sailkapen nagusia:
1 David VEILLEUX TEAM EUROPCAR 12:00:22
2 Gianni MEERSMAN OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:01:56
3 Tony GALLOPIN RADIOSHACK LEOPARD 0:01:57
4 Alejandro VALVERDE MOVISTAR TEAM 0:01:57
5 Warren BARGUIL TEAM ARGOS-SHIMANO 0:01:57
6 Jakob FUGLSANG ASTANA PRO TEAM 0:01:57
7 Geraint THOMAS SKY PROCYCLING 0:01:57
8 Angel MADRAZO MOVISTAR TEAM 0:01:57
9 Richie PORTE SKY PROCYCLING 0:01:57
10 Alberto CONTADOR TEAM SAXO-TINKOFF 0:01:57
Zure interesekoa izan daiteke
Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian
Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.