Elkarrizketa telebistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Armstrongek aurpegia emango du urtarrilaren 17an

Oprah Winfrey aurkezle ospetsuak txirrindulari ohi estatubatuarra elkarrizketatuko du.
Lance Armstrong. Argazkia: EFE

Oprah Winfrey aurkezle ezagunak Lance Armstrong Frantziako Tourreko txapelduna elkarrizketatuko du urtarrilaren 17an. Horrela, lehaiketatik baztertu zutenetik eta dopina egotzita garaipen guztiak kendu ziotenetik aurreneko agerraldia egingo du txirrindulari estatubatuarrak.

OWNen (Oprah Winfreyren saio eta kateen taldea) arabera, aurkezleak txirrindulari ohia Texaseko etxean elkarrizketatuko du, eta "dopin akusazioak" izango ditu mintzagai.

Elkarrizketa 90 minutuko iraupena izango duen saio berezian sartuko dute, 'Oprah's Next Chapter' saioan. Emankizuna urtarrilaren 17an, ostegunean, emango dute, 21:00etan, AEBetako ordutegian (02:00 GMT, ostirala). Hala ere, saioa Internet bidez jarraitzeko aukera izango da, Oprah.com atariaren bitartez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X