Txapeldun baten babesa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indurainek ez du uste Armstrong erruduna denik

"Armstrong erruduna denik ez dut uste, orain arte errugabea dela uste dut, arau guztiak bete dituelako beti", esan du Frantziako Tourreko irabazleak.
18:00 - 20:00
Lance Armstrongen zigorrak oihartzuna izan du AEBetan

Lance Armstrong erruduna denik ez du uste Miguel Indurain Frantziako Tourreko irabazleak, eta estatubatuarraren errugabetasuna bermatu du, "beti arau guztiak bete dituelako".

"Armstrong erruduna denik ez dut uste, orain arte errugabea dela uste dut, arau guztiak bete dituelako beti", adierazi du Indurainek Marca Irratian.

Txapeldun nafarra zur eta lur utzi du Lance Armstrongen kasuak, batez ere 1999tik 2005era irabazitako zazpi Tourrak kentzeak.

Auziak Indurain "pixka bat harritu" du. Dena "apur bat arraroa" dela gaineratu du, zigorra "testigantzatan soilik" oinarritu dutelako.

"Arauak aldatu direla ematen du"

"Araua era batekoak ziren eta orain aldatu direla ematen du", esan du Indurainek.

Indurainek azpimarratu duenez, Texaseko txirrindulari ohiak "bere garaian indarrean zeuden arau guztiak errespetatu zituen eta ez zuen arazorik izan. Epaiketa guztiak irabazi ditu. Taldekideen testigantzetan oinarritu dira Tourrak kentzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X