Euskaltel-Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samuel Sanchezek talde laranjarekin akordioa 2015era arte luzatuko du

Asturiaseko 34 urteko txirrindulariak Euskaltel-Euskadi taldearekin akordioa datozen hiru denboraldietarako luzatzea erabaki du.
Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

Samuel Sanchezek Euskaltel-Euskadi taldearekin akordioa 2015era arte luzatzea erabaki du. Azken urteetako talde laranjako liderrak, hurrengo hiru denboraldiak, agian profesionaletan azkenak, Euskaltel-Euskadi taldean emango ditu.

2008ko Beijingeko Olinpiar Jokoetako txapelduna eta 2012ko Euskal Herriko Itzuliko txapeldunak etxeko proiektuan jarraituko du etorkizunari begira. Samuel Sanchezek Limburgoko Munduko Txapelketan parte hartuko du, Tourrean erorikoak Londreseko Olinpiar Jokoetatik at utzi ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X