Wout van Aert
2025/05/27 - 23:33
2025eko Italiako Giroko 17. etaparen profila: San Michele all'Adige-Bormio (155 kilometro)
Hiru mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, helmugarako 48 kilometrora, Mortirolo da. Etapa gogorra da; sailkapen nagusian mina egin nahi duenak aukera bikaina izango du, profilak hala ahalbidetzen baitu.
2025/05/27 - 19:36
Scaronik eta Fortunatok Astanaren erakustaldia gidatu dute, eta Simon Yatesek 26 segundora du Del Toro, Giroan
Passo di San Valentinon amaitu den etapa ikusgarria izan da; Astana taldeak garaipen bikaina lortu du, bi gizon lehen bi postuetan jarrita, Simon Yates eta Richard Carapaz oso ondo aritu dira, Ayuso erabat jokoz kanpo gelditu da, eta Roglicek Giroa utzi behar izan du.
2025/05/27 - 19:35
2025eko Giroko 16. etapako San Valentinoko igoerako unerik onenak
Ikuskizuna izan da nagusi 2025eko Giroko 16. etapan. San Valentino 1. mailako mendatean amaitu da etapa, eta bideo honetan bildu ditugu eguneko azken igoerako momenturik onenak.
2025/05/27 - 02:07
2025eko Italiako Giroko 16. etaparen profila: Piazzola Sul Brenta-San Valentino (203 km)
Mendiko etapa handia, 2. mailako mendate batekin eta 1. mailako hiru mendaterekin. San Valentinoko 18,1 kilometroko igoerak emango dio amaiera egunari. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/05/25 - 19:30
Helmugatik 40 kilometrora eraso eginez bereganatu du Carlos Veronak Giroko 15. etapa
Sailkapen nagusiko podiumean ez da aldaketarik egon, baina Primoz Roglic (Red Bull) esloveniarra hamargarren postura jaitsi da jardunaldi txar baten ostean.
2025/05/25 - 10:32
2025eko Italiako Giroko 15. etaparen profila: Fiume Veneto-Asiago (219 km)
Maiatzaren 25eko etapak hiru mendate izango ditu (4. mailako bat, 2. mailako bat eta 1. mailako bat), eta azken metroek goranzko joera dute. Etapa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 11:15ean hasita, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.
2025/05/24 - 19:37
Asgreenek erakustaldia eman du eroriko handi batek markatutako etapan
23 kilometroren faltan, 10 txirrindulariko erorikoa izan da, besteak beste, Pello Bilbao, Mads Pedersen eta Giulio Ciccone.
2025/05/23 - 19:18
Pedersenek bere laugarren etapa irabazi du eta Del Torok abantaila handitu du
Txirrindulari danimarkarrak Van Aert gainditu du Vicenzako esprintean, eta Del Toro, berriz, lehen postuan sendotu da, hirugarren helmugaratuta.
2025/05/22 - 19:50
2025eko Italiako Giroko 12. etapako azken kilometroa eta esprinta
Giroak atzean utzi du jada 12. etapa. Garailea esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa eta esprinta.
2025/05/22 - 19:49
Olav Kooijek irabazi du Viadanan izandako esprinta, eta Del Torok Italiako Giroko lider jarraitzen du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da onena probako hamabigarren etapa erabaki duen esprintean; 2024ko ekitaldian lortutakoa ere zenbatuta, Kooijek bi garaipen daramatza Italiako Giroan.
2025/05/21 - 19:25
Richard Carapazek irabazi du Castelnovo ne' Montin, Del Toro bigarren izan dela, eta lehia bizia dabil Giroan
EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eraso bikaina egin du Pietra di Bismantovarako igoeran, helmugarako bederatzi kilometro gelditzen zirela, eta aldeari eutsi dio; Isaac del Torok (UAE) oso indartsu dabilela erakutsi du berriro, eta Azparren eta Pello Bilbao ondo aritu dira.
2025/05/21 - 19:13
2025eko Italiako Giroko 11. etapako azken txanpako momenturik onenak
Italiako Giroak atzean utzi du 11. etapa. Ez da mendate gainean amaitu, baina txirrindulariek 2. mailako bi mendateri eta 1. mailako bati aurre egin behar izan diete. Ikuskizuna izan da nagusi. Bideo honetan dituzu ikusgai azken txanpako momentu onenak.
2025/05/21 - 01:27
2025eko Italiako Giroko 11. etaparen profila: Viareggio-Castelnovo ne'Monti (186 km)
Maiatzaren 21eko etapak hiru mendate izango ditu: 1. mailako bat eta 2. mailako bi. Azken kilometroak goranzko joera du. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en 11:55ean hasita, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:15etik aurrera.
2025/05/20 - 20:11
Italiako Giroko 10. etapako erlojupekoaren laburpena
2025eko Italiako Giroak atzean utzi du jada hamargarren etapa. Lucca eta Pisa arteko erlojupekoak 28,6 kilometroko ibilbidea izan du, eta bideo honetan momentu onenak ikusgai dituzu.
2025/05/20 - 02:15
2025eko Italiako Giroko 10. etaparen profila: Lucca-Pisa (28,6 km)
Maiatzaren 20ko etapa banakako erlojupekoa izango da. Ibilbide laua izango du, espezialistentzat aproposa. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en 13:15ean eta ETB1en 15:15etik aurrera.
2025/05/18 - 19:51
Sterratoa, 9. etapan: eroriak eta Van Aerten garaipena
Wout van Aert (Visma) txirrindulari belgikarra esprintean gailendu da Italiako Giroko 9. etapan. Isaac Del Toro (UAE Team Emirates) sailkapen nagusiko lider berria bigarren iritsi da helmugara. Sterrato tarteetan, eroriak, zulatuak eta bizikleta gainean jarraitzeko zailtasunak izan dira.
2025/05/18 - 19:48
Van Aertek irabazi du etapa, esprintean Del Toro lider berria gaindituta
Bestalde, Del Torok, etapa bereganatu ez arren, lasterketako lidergoa eskuratu du, eta maglia arrosa jantzi du.
2025/05/17 - 22:36
2025eko Italiako Giroko 9. etaparen profila: Gubbio-Siena (181 km)
Maiatzaren 18ko etapak ibilbide gorabeheratsua izango du. Guztira, 29 kilometro egingo dituzte lurrezko bideetatik. Azken txanpan, igoera txikiak baina gogorrak gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Etapa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en, 14:00etatk aurrera, eta ETB1en, 15:05ean hasita.
2025/05/17 - 19:48
Plapp australiarrak irabazi du Giroko zortzigarren etapa, ihes eginda, eta Arrieta laugarren izan da
Sailkapen nagusian, Diego Ulissi (XDS Astana) italiarrak lidergoa kendu dio Primoz Roglic (Red Bull-BORA) esloveniarrari.
2025/05/16 - 20:24
2025eko Italiako Giroko 8. etaparen profila: Giulianova-Castelraimondo (197 km)
Maiatzaren 17koa Apeninoetako bigarren etapa izango da. Lau mendate izango ditu: 4. mailako bat, 3. mailako bi eta 1. mailako bat. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en, 13:25ean, eta ETB1en, 15:15etik aurrera.