UCI World Tour
2025/06/09 - 19:39
Jonathan Milanek irabazi du Issoireko esprinta, eta Dauphine Kriteriumeko lider jarri da
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarra nagusitasunez gailendu da lasterketako bigarren etapan, azken kilometroetan taldekideek egindako lan bikaina oso ondo baliatuta; gainsariari esker, sailkapen nagusiko liderraren maillot horia janztea lortu du.
2025/06/09 - 19:33
Dauphine Kriteriumeko 2. etapako azken kilometroa eta esprinta
2025eko Dauphine Kriteriumeko bigarren etapako irabazlea esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai etapako azken kilometroa, oso-osorik.
2025/06/08 - 19:14
Vingegaardek erasoa jo du azken igoeran, eta Pogacar gailendu da, Dauphineko lehenengo etapan
Visma-Lease a Bike taldeko danimarkarrak jo du lehenengo erasoa, baina UAEko esloveniarrak, Van der Poelek, Evenepoelek eta Buitragok harrapatu egin dute, eta bost txirrindulari horiek jokatu dute garaipena; Pogacar izan da azkarrena.
2025/06/04 - 19:35
2025eko Dauphine Kriteriumeko etapa guztien profilak eta ibilbideak
Lasterketako 77. ekitaldian, 2025eko denboraldian lehenengoz, Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma-Lease a Bike) eta Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) arituko dira nor baino nor gehiago. Oier Lazkano (Red Bull-BORA) ere izango da. EITBk etapa guztiak emango ditu.
2025/06/01 - 23:06
Vismaren garaipen osoa: Yatesek irabazi du Giroa eta Kooijek azken etapa
Britainiarrak 2025eko Italiako Giroa irabazi du, azken etapa ezer jokoan egon gabe igaro ondoren. Bere taldekideak azken etapa garaipena lortu du.
2025/05/31 - 22:46
Yates: ''Orain arte ez dut aukerarik izan eman dezakedana erakusteko''
Simon Yates Visma taldeko txirrindulariak izugarrizko erakustaldia eman du Italiako Giroko 20. etapan eta lidergoa eskuratu du, igande honetan Giroko garaile bihurtzeko.
2025/05/31 - 21:40
Carapaz, Del Torori buruz: ''Giroa galdu du, inteligenteenak irabazi du''
Del Toro lidergoan izan da gaur arte, baina ezin izan du sailkapen nagusiko garaipena ziurtatu, eta, azkenean, Simon Yatesek jantzi du maglia arrosa. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/05/31 - 19:19
Yatesen erakustaldia eta Del Tororen eta Carapazen arteko azken lehia
Simon Yates (Visma) britainiarrak erakustaldia eman du Italiako Giroko 20. etapan. Del Toro eta Carapaz atzean utzita egin du ihes, bien artean lehian ari zirela ikusita, eta aurrera egin du, Giroa eskuratzeko.
2025/05/31 - 19:03
Simon Yatesek Giroa erabakita utzi du, Del Toro eta Caparaz Finestren birrinduta
Colle delle Finestreko igoeran, britainiarrak erasoa jo du, eta etapa ez ezik, sailkapen nagusia ere astindu du. Chris Harper australiarra nagusitu da gaurko etapan.
2025/05/30 - 21:50
2025eko Italiako Giroko 20. etaparen profila: Verres-Sestriere (205 kilometro)
Azken-aurreko etapa. Profil menditsua du eta txirrindulariek 4 mendate igo beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bat, 2. mailako bat eta maila bereziko beste bat. Giroaren 108. edizioa erabakita geratuko da.
2025/05/30 - 20:35
Pello Bilbao: ''Ihesaldia kontrolpean izaten saiatu naiz''
Pello Bilbao Bahrain Victorious taldeko txirrindulariak Giroko 19. etaparen inguruan hitz egin du. Bere lana ihesaldia kontrolpean izatea izan dela, baina nekea handitu ahala mina berriz etorri zaiola esan du.
2025/05/30 - 20:05
Prodhommek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Del Torok lidergoari eutsi dio
Prodhommek helmugarako 28 kilometroren faltan jo du erasoa, Antonio Tiberi (Bahrain) eta Giulio Pellizzari (Red Bull) italiarrak atzean utzita.
2025/05/29 - 20:48
Zertan da UCI puntuen taldekako sailkapena?
UCIko taldeen sailkapenaren egoeraren berri eman digu Xabier Usabiagak #EzDaGiro saioan. Zein talde dauden UCI World Tourreko buruan, zein maila galtzeko zorian eta zein den euskal taldeen egungo egoera.
2025/05/29 - 20:44
2025eko Italiako Giroko 19. etaparen profila: Biella-Champoluc (166 kilometro)
108. Italiako Giroko azken-hirugarren etapak 166 kilometroko ibilbidea du, eta bost mendate; horietako hiru, Col Tzecore, Col Saint-Pantaleon eta Col de Joux, 1. mailakoak dira. Hala, gakoa izan litekeen jardunaldia da.
2025/05/29 - 20:32
Italiako Giroko 18. etapako azken kilometroa eta Denzen garaipena
Nico Denz (Red Bull-BORA-Hansgrohe) alemaniarrak irabazi du ostegun honetan Italiako Giroaren 18. etapa, 144 kilometrokoa, Morbegno eta Cesano Maderno artean. Ikusi hemen etapako azken kilometroa.
2025/05/29 - 20:10
Barrenetxea: ''Vaceken gurpila aukeratu dut, baina ez dut asmatu''
Jon Barrenetxea Movistar taldeko txirrindularia 22. postuan helmugaratu da 2025eko Italiako Giroko 18. etapan. Ihesaldian bakarrik egonda, zail zeukala etapa lehiatzea esan du.
2025/05/29 - 19:53
Denz bakarrik nagusitu da trantsizio etapan eta Del Torok lider jarraitzen du
Ostegun honetan Juan Ayusok (UAE) lasterketa utzi du, hasiera batean Giroko maglia arrosa irabazteko faboritoetako bat.
2025/05/29 - 18:24
Juan Ayusok Italiako Giroa utzi du, 18. etapa lehiatzen ari zela
Juan Ayuso UAEko txirrindulari espainiarrak, Giro hasieran lasterketa irabazteko faboritoetako bat zenak, karrera utzi behar izan du, proban zehar izandako erorikoen eraginez. Gainera, asteazkeneko jardunaldian liztor batek ziztatu zuen.
2025/05/28 - 22:25
Arnas-neurgailuak: Zer diren, nola erabiltzen diren entrenamenduan, eta zer iraultza ekar lezaketen
"Ez da Giro" saioan, Xabier Usabiagak txirrindularitzarekin lotutako gai interesgarri baten gaineko xehetasun guztiak ematen dizkigu; bada, asteazkenean, arnas-neurgailuak izan ditu hizpide. Iraultza handia ekarriko omen dute gailuok.
2025/05/28 - 19:25
Del Torok irabazi du Giroko 17. etapa, eta segundo batzuk sartu dizkie Carapaz eta Yates aurkari zuzenei
Isaac Del Torok bereganatu du garaipena 2025eko Italiako Giroko 17. etapan. Gainera, gainsariak kontuan hartuta, 10 segundo sartu dizkio Richard Carapaz sailkapen nagusiko bigarrenari eta 25 Simon Yates hirugarrenari.
DATA OFIZIALAK
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.