San Mames
2024/03/01 - 11:04
Jon Uriarte: ''Egun borobila izan da, goizetik gauera arte''
Athletic Clubeko presidenteak, Jon Uriartek, Errege Kopako finalerako txartela lortuta, Athleticek Atletico Madrili San Mamesen irabazita, asteazken honetakoa "goizetik gaueko azken ordura arte egun borobila" izan dela esan du.
2024/03/01 - 02:46
Athletic-Atletico Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako golak eta laburpena (3-0)
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madrili Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan. Iñaki Williams, Nico Williams eta Gorka Guruzeta izan dira partidako golegileak. Bideo honetan, neurketako laburpena ikus daiteke.
2024/03/01 - 01:54
Valverde: ''Lehen gola garrantzitsua izan da, ikusten ari ginen areatik gertu ari zirela gerturatzen''
Athleticek Errege Kopako finala jokatzeko txartela lortu du, Atletico Madril kanporatuta, eta Mallorca izango du aurkari final horretan. Ernesto Valverde entrenatzailearen iritziz, faboritorik ez dago, eta finala erabat zabalik dago.
2024/03/01 - 00:36
Athletic, Kopako finalera
Ernesto Valverderen taldeak Errege Kopako finalerako sailkatzea lortu du, finalerdietan Atletico Madril mendean hartuta; Athleticek, joaneko partidan 0-1 irabazi ostean, berriro ere lortu du garaipena itzulikoan, San Mamesen, aurkariari 3-0 gailenduta.
2024/02/29 - 21:39
Giro ikusgarria San Mamesen ondoan, Athleticen autobusa iritsi denean
Ordu eta erdi gelditzen zen, gutxi gorabehera, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida hasteko, autobusa heldu denean. Athletic-Atletico Madril neurketaren atarikoan, giro ikusgarria sortu dute zaleek estadioaren aldamenean.
2024/02/29 - 20:56
Zale zuri-gorriak, gogotsu eta ilusioz gainezka finalerdirako
San Mames ingurua jendez gainezka dago, Athletic eta Atleticoren arteko Kopako itzuliko partida hasteko gutxi falta denean. Baikor dira zale zuri-gorriak, eta partida ona aurreikusten dute.
2024/02/29 - 19:00
Miren eta Junquera, Mallorcatik San Mamesera, Athletic animatzeko
Miren Bilbokoa da eta Junquera Galiziakoa, baina biak Athleticen zaleak dira. Biek barrutik biziko dute Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako itzulerako finalerdia.
2024/02/29 - 14:13
Athleticeko zaleak baikor eta gogotsu, partida aurreko orduetan
Giro paregabea nabari da dagoeneko Bilboko kaleetan Athletizaleen artean, taldeak Atletico Madrilen kontra jokatuko duen Errege Kopako partidaren atarian.
2024/02/28 - 23:54
Athleticek azken bost urteotako hirugarren finalerako sailkatu nahi du, San Mamesen, Atletico Madril aurkari
Ernesto Valverderen taldeak gol bateko aldea du finalerdietako itzuliko partidari begira, joaneko neurketan 0-1 irabazi baitzuen. Aurreikuspena da giro ikusgarria izatea futbol zelaian eta Bilbo osoan. EITBk zuzenean emango du norgehiagoka, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2024/02/28 - 22:23
Athleticek bere 40. Kopako finalarengatik borrokatuko du ostegunean
Talde bilbotarrak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida.
2024/02/28 - 21:07
Valverde: ''Finalera iristeko gure maila onena erakutsi behar dugu''
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzaileak, Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidaren bezperan, emozioak kontrolatzearen garrantzia nabarmendu du.
2024/02/28 - 17:38
Simeonek dio Griezmannek ez duela parte hartuko San Mameseko partidan
Bihar, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan, Athleticek Atletico Madril izango du aurkari, Bilbon. Atletico Madrileko entrenatzaileak adierazi du Antoine Griezmannek ez duela jokatuko; jarraian, esan du frantziarra "ziur aski" ez dela partidan izango.
2024/02/26 - 19:29
Yurik lesio muskularra du eta zalantza da Kopako partidarako
Iñigo Lekue eta Ander Herrera ere zalantza dira osteguneko partidarako
2024/02/26 - 19:28
Ernesto Valverde, LaLiga EA Sportseko otsaileko entrenatzailerik onena hautatu dute
Athleticeko entrenatzaileak saria jaso du egindako hilabete bikainagatik, zuri-gorriak Europako postuetan baitaude.
2024/02/26 - 14:13
Euskal Selekzioak Uruguairen kontra jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen
2020ko azaroan jokatu zuen taldeak azken neurketa, Costa Ricaren aurkako lagunarteko batean. 2-1 irabazi zuen orduan, Muniainen eta Unai Nuñezen golei esker.
2024/02/21 - 17:43
Oscar de Marcosi elkarrizketa, osteguneko Teleberrin
ETB2ko albistegiko kirol tartean egingo diote elkarrizketa Athleticeko jokalari arabarrari, talde zuri-gorriaren bolada onaz hitz egiteko, besteak beste.
2024/02/20 - 14:25
Garaipen ikusgarria lortu du Athleticek Gironaren aurka, San Mamesen (3-2)
Berenguer (bi) eta Iñaki Williams izan dira zuri-gorrien golegileak. Gironaren golak Tsygankovek eta Eric Garciak egin dituzte.
2024/02/20 - 11:29
Guruzetak 2028ra arte jarraituko du Athleticen
Aurrelari donostiarra Athleticeko golegile nagusia da denboraldi honetan, Iñaki Williamsekin berdinduta. 2028ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua.
2024/02/20 - 01:18
Beñat Prados: ''Oso garrantzitsua zen San Mamesen hiru puntuak ateratzea''
Athleticek 3 eta 2 irabazi du San Mamesen Gironaren aurka LaLiga EA Sportseko 25. jardunaldian jokatutako partida.
2024/02/17 - 14:58
Ander Herrera baja da Gironaren aurkako partidarako eta zalantza Kopako partidari begira
Klubak aditzera eman duenaren arabera, erdilariak “lesio muskular moderatua du eskuineko zangoko muskulatura iskiosuralean”.