San Mames
2024/02/13 - 15:23
Raul Garcia, Lehen Mailan 600 partida beteta jokatzen jarraitzen duen futbolari bakarra
37 urteko aurrelari nafarrak Andoni Zubizarreta eta Joaquin Sanchez bakarrik ditu aurretik ranking historiko horretan, 622 partida jokatuta.
2024/02/12 - 23:26
Athletic-Bartzelona Erreginaren Kopako finalerdietako joanekoa San Mamesen jokatuko da
Aurreikusitako egunean jokatuko da, martxoaren 7an, baina bi ordu lehenago: 19:00etan.
2024/02/05 - 19:53
Bilbon jokatuko den emakumezkoen Txapeldunen Ligako baloia aurkeztu dute
Txapelketako final laurdenak martxoaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (itzulikoa) jokatuko dira; eta finala maiatzaren 25ean izango da.
2024/02/05 - 15:05
Mikel Gonzalez: ''Anbizioz antolatzen dugu Athletic, bai orain bai etorkizunera begira''
Mikel Gonzalez Athleticeko kirol arduradunak taleak neguko merkatuan egindako mugimenduak baloratu ditu. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/02/03 - 10:33
Yuri Berchiche: ''Gol batekin pozik joaten zara... imajinatu bi golekin''
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca ostiral gauean, San Mamesen. Yuri Berchichek, lehen zatian bi gol eginez, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek, bigarren zatian, egin dituzte Bilboko taldeari garaipena eman dioten golak.
2024/02/03 - 10:11
Gorka Guruzeta: ''Lau gol sartu ditugu, pozik gaude estrategian eta goletan gehitzeaz''
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca ostiral gauean, San Mamesen, EA Sports Ligako hogeita hirugarren jardunaldian. Yuri Berchichek sartu ditu talde zuri-gorriaren aurreneko bi golak, lehen zatian, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek biribildu dute emaitza, bigarren zatian, beste bi eginda.
2024/02/03 - 00:25
Horrela egin ditu Yuri Berchichek bi gol ikusgarri Athletic-Mallorca partidan, 17. minuturako
Athleticeko ezker hegaleko atzelariak 3. minutuan sartu du 1-0ekoa, eta 17.ean 2-0ekoa. Ikusgarriak izan dira biak, erremate oso zailak eginez lortu baititu zarauztarrak.
2024/02/03 - 00:16
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca, eta Ligan berriro irabaztea lortu du horrela
Yuri Berchichek, lehen zatian bi gol eginez, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek, bigarren zatian bana eginda, eman diote garaipena Bilboko taldeari. Nico eta Iñaki Williams bigarren zatian kendu behar izan ditu Ernesto Valverdek, eta baliteke arazo fisikoren bat izatea.
2024/01/31 - 17:12
San Mames, 2026ko Champions Cup eta Challenge Cupeko finalen egoitza
Bilboko futbol-zelaiak Europako errugbiko lehen eta bigarren txapelketa nagusien titulua lortzeko partidak hartuko ditu, 2018an egin bezala.
2024/01/31 - 15:52
Yuri Berchiche: ''Lesioaren ondoren, oso ondo sentitzen ari naiz, eta ilusio handiz nago''
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak nola sentitzen den azaldu du gaur emandako prentsaurrekoan. Hainbat lesio izan ostean, berriz pozik eta ilusionatuta dagoela esan du.
2024/01/31 - 10:51
Unai Gomezek bihurritua du ezker orkatilako lotailuan
Horrez gain, Iñigo Lekue giharretako lesio arina izan zuen ezker hankako bizeps femoralean, eta Adu Aresek kolpea du eskuin belaunean.
2024/01/30 - 20:53
Errugbiko Txapeldunen Ligako finala San Mamesen jokatuko da, 2026an
Bigarren aldiz hartuko du Bilbok Errugbiko Txapeldunen Ligako finala; izan ere, 2018an jokatu zen estreinakoz aipatu finala San Mames estadioan.
2024/01/26 - 16:41
Atletico-Athletic kanporaketako joaneko partida otsailaren 7an eta itzulikoa hilaren 29an; biak, 21:30ean
Koltxoneroen eta lehoien arteko Kopako finalerdietako joaneko norgehiagoka otsailaren 7an, asteazkenean jokatuko da Metropolitanon. Iztulikoa San Mamesek hartuko du otsailaren 29an, ostegunean. Bi partidak 21:30ean izango dira.
2024/01/26 - 15:36
Herrera: ''Tituluak irabazteko eginda dagoen talde bat dugu aurkari, zaila izango da''
Ander Herrera Athleticeko jokalariak Errege Kopako finalerdietako kanporaketari buruz hitz egin du. Bilboko taldeak Atletico Madril izango du aurkari. Joaneko neurketa Metropolitanon jokatuko da; itzulikoa, ostera, San Mamesen.
2024/01/25 - 09:18
Iñaki Williams: ''Batzuetan patua apetatsua da, eta ametsak bete daitezen nahi du''
Iñaki Willliamsek partida honetan parte hartu izana ametsa izan dela esan du, Errege Kopako final laurdenetako kanporaketan Bartzelona 4-2 mendean hartu ostean. Hirugarren gola berak egin du.
2024/01/25 - 02:33
Valverde: ''Neurketa gogoangarria izan da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du Bartzelonaren aurkako Errege Kopako final-laurdenetako partida (zuri-gorriek kataluniarrak kanporatu dituzte 4-2ko emaitzarekin) etorkizunean zaleek gogoratuko duten horietako bat dela.
2024/01/25 - 02:28
Errege Kopako Athletic-Bartzelona kanporaketako golak eta laburpena (4-2)
Gorka Guruzetak, Oihan Sancetek, Iñaki Williamsek eta Nico Williamsek sartu dituzte Athletici Kopako finalaurrekoetarako txartela eman dioten lau golak.
2024/01/25 - 01:10
Athleticek Bartzelona kanporatu du (4-2), luzapenean, San Mamesen jokatutako partida ikusgarrian
Gorka Guruzetak, Oihan Sancetek eta, luzapenean, Iñaki eta Nico Williamsek, Ernesto Valverderen taldea Errege Kopako finalerdietan jarri duten hiru golak sartu dituzte. Talde zuri-gorriak norgehiagoka bikaina jokatu du, emozioz beterikoa.
2024/01/24 - 14:53
Finalaurrekoetarako txartela jokoan du Athleticek, Bartzelonaren kontrako Kopako klasikoan
Erabakiorra ez ezik, historikoa ere izango den neurketa jokatuko dute asteazken honetan Athleticek eta Bartzelonak San Mamesen, Errege Kopa gehien irabazi dituzten bi taldeak izango baitira aurrez aurre. Baliteke Iñaki Williams jokatzeko prest egotea, Ghana Afrika Kopatik kanpo, Bilbon dagoelako.
2024/01/23 - 20:55
Valverde: ''Zaleek estutzen dute, bultzatzen zaituzte; zelaian dena jarriz gero egoten dira zure ondoan''
Athleticeko entrenatzaileak, Kopako final laurdenetako Bartzelonaren aurkako kanporaketaren bezperan, nabarmendu du aurkariak kalitate handia duela; izan ere, hautagaia da, haren iritziz, titulua ere irabazteko.