San Mames
2024/03/15 - 21:03
Valverde: ''Derbi bat da, eta partida lehiatua izango da seguru''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alavesen aurkako neurketaren garrantzia azpimarratu du prentsaurrekoan. Gainera, denboraldiko tarte erabakigarriari begira, selekzioekin arituko diren jokalariak "osasuntsu eta onik" itzultzea espero du.
2024/03/15 - 19:53
Athletic eta Alaves, hiru puntuen bila selekzioen etenaldiaren aurretik
Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan San Mamesen. Talde zuri-gorriak Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko aukera du, eta babazorroek, ordea, sailkapenean beste jauzi bat ematekoa.
2024/03/14 - 19:09
Athleticen Errege Kopako finaleko sarrerek jadanik badute jabea
Ostegunean, San Mamesen egindako Errege Kopako sarreren zozketa ekitaldian, 603.212 eta 626.208 arteko zenbakiak izan dira sarituak. Programa informatiko bat arduratu da 676.709 zenbakietatik 9 ateratzeaz. Ondoren, Iribarrek ontzi batetik atera duen hirugarren zenbakia izan da saritua.
2024/03/14 - 14:14
Kopako finalerako Athleticen sarreren zozketaren emaitza: 603.212tik 626.208ra dauden zenbakiak
17.848 sarrerak martxoaren 25ean jarriko dituzte salgai, eta tarte horretako zenbakiak dituztenek erosi ahal izango dituzte. Klubak azaldu duenez, sarrerek izendunak izango dira.
2024/03/13 - 21:24
Athleticen aurkako derbia ''polita'' dela eta ''ilusioa'' eragiten diola adierazi du Carlos Vicentek
Carlos Vicentek, Alaveseko jokalariak, bere lehenego prentsaurrekoan Atheleticen aurka jokatuko duten larunbateko partidaren inguruan hitz egin du.
2024/03/13 - 16:18
Vivian: ''Derbia berezia egiteko modua irabaztea da''
Dani Vivian Athleticeko jokalariak prentsaurrean hitz egin du, taldeak larunbatean Alavesen kontra jokatuko duen derbia nola ikusten duen azaltzeko.
2024/03/11 - 21:50
Athleticeko 42.271 bazkidek eman dute izena Kopako finalerako zozkatuko dituzten 17.848 sarreretarako
Errege Kopako finala Sevillan jokatuko da, La Cartuja futbol zelaian apirilaren 6an.
2024/03/07 - 23:02
Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finalerdietako partidako laburpena eta golak
Kataluniako taldeak 0-3 irabazi du San Mamesen, finalaurrekoetako joaneko neurketan; Aitana Bonmatik bi gol sartu ditu, eta Salma Paralluelok beste bat.
2024/03/07 - 22:23
Maddi Torre: ''Dena eman dugu, eta Bartzelonan aurpegia ematen ahaleginduko gara''
Maddi Torre Athleticeko jokalariak argi onartu du Bartzelona gehiago izan dela San Mamesen jokatu den Erregina Kopako finalerdietako joaneko partidan. Zuri-gorriek 0-3 galdu dute, baina itzuliko neurketan "aurpegia ematen" saiatuko direla aurretatu du.
2024/03/07 - 22:09
Athleticek 0-3 galdu du, San Mamesen, Bartzelonaren aurka, Erregina Kopako finalerdietako joanekoan
Kataluniako taldeak emaitza bikaina erdietsi du Bilbon, kanporaketako aurreneko neurketan. Aitana Bonmatik bi gol egin ditu, eta Salma Paralluelok sartu du hirugarrena. Athleticek ahalegin handia egin du, San Mamesen izan diren 23.490 zaleek bultzatuta.
2024/03/07 - 18:25
Javier Landeta: ''San Mames euskal futbolaren erakusleihoa izango da''
Hiru urte baino gehiago neurketarik jokatu gabe egon ondoren, martxoaren 23an, Euskal Selekzioak, Uruguaiekin neurtuko ditu indarrak. Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioaren presidenteak, San Mames "euskal futbolaren erakusleihoa" izango dela adierazi du, ofizialtasunaren bidean.
2024/03/06 - 20:33
Athleticek ''munduko talderik onenaren'' aurka neurtuko ditu indarrak, David Aznarren arabera
Bartzelonaren aurkako partida "ilusioz" eta "emozioz" beteta egongo dela adierazi du David Aznar Athleticeko entrenatzaileak. Bartzelonan itzulerako partida dageoen arren, zuri-gorriek "final bat" balitz bezala egingo diote aurre lehiari.
2024/03/06 - 17:41
San Mamesen jokatuko duten Women's Champions Leagueko finala aurkeztu dute
Estatua bat inauguratu dute, Nahia, Bilboko futbol zelaiaren aurrean; Nahiaren asmoa da zale guztiei finalerako ongietorria ematea. Final horretan "asko dago jokoan", nabarmendu dutenez.
2024/03/06 - 16:45
Bilbon jokatuko den Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finaleko ekitaldiak abiatu dituzte
"Asko dago jokoan" lelopean, sentsibilizazio kanpaina bat jarri dute martxan antolatzaileek, eta, horren harira, kirolean berdintasuna sustatzeko ikur gisa, neskatila baten brontzezko eskultura bat jarri dute San Mamesera begira.
2024/03/06 - 13:44
''Asko dago jokoan'' sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainaren iragarkia
Nahia da ''Asko dago jokoan'' sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina ezagutarazteko martxan jarritako iragarkiaren protagonista. Herritarrek maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko den final handiaz gozatzea da helburua.
2024/03/05 - 21:10
EITBk zuzenean emango du, martxoaren 23an, Euskal Selekzioa-Uruguai partida
Neurketa San Mamesen jokatuko dute, 20:00etan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. 2020ko azaroan jokatu zuen azkenekoz Euskal Selekzio absolutuak, eta, hortaz, hiru urte baino gehiago joan dira azken norgehiagoka hori izan zenetik.
2024/03/05 - 18:42
Athleticeko jokalarien erronka nagusia, Bartzelona kanporatzea
Ane Azkonak eta Irene Oguizak uste dute Bartzelona dela talderik zailena, izan ere, munduko talde onenetarikoa da. Kontzentratuta egon beharko dira partidan zehar, eta agertu litezken aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu beharko dituzte.
2024/03/04 - 00:53
Imanol: ''Emaitzarekin oso pozik gaude, talde oso zail baten aurka jokatu dugu''
Athleticek hutsean amaitu du Bartzelonaren aurka San Mamesen LaLiga EA Sportseko 27. jardunaldian jokatutako partida. Zuri-gorriek puntu baliotsua lortu dute.
2024/03/04 - 00:51
Athleticek etxeko garaipenen bolada eten du, Bartzelonarekin hutsean berdinduta (0-0)
Bilbotarrek partida ona jokatu dute eta neurketa. Joko bizia egin dute bi taldeek, baina gola egiteko aukera oso gutxi izan dira.
2024/03/01 - 12:55
Iribarrek 81 urte bete ditu, eta Jon Maiak bertsoa eskaini dio San Mameseko Athleticen aldagelan
Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohi eta mitoak 81 urte bete ditu 2024ko martxoak 1 honetan. Bilboko taldeak Atletico Madrilen aurkako finalerdia gainditu ostean, Jon Maiak bertso honexekin zoriondu du zarauztarra.