Roland Garros Txapelketa
Zverevek sufritu egin bere lehenengo handia irabazteko Parisen
Alemaniarrak Flavio Coboli garaitu du oso parekatuta egon den partida batean, hau bostgarren setean erabaki da, eta bertan, Zverev italiarraren gainetik pasa da.
Andreevak bere lehenengo handia irabazi du Roland Garrosen
Tenislari errusiarrak Maja Chwalinska poloniarra garaitu du bi setetan (6-3 eta 6-2), ordubete eta 22 minutu iraun duen finalean.
Zverevek ez du hutsik egin, eta Cobolliren aurka jokatuko du Roland Garroseko finala
Matteo Arnaldi italiarrak ezin izan du bigarren finalaurrekoa lehiatu, birus batek jota, eta, ondorioz, Flavio Cobolli izango da Alexander Zvereven aurkaria Parisko final handian.
Diana Shnaiderrek Aryna Sabalenka kanporatu du Roland Garrosen, final-laurdenetan
Tenislari errusiarrak, munduko sailkapeneko 23.a bera, hiru setetan menderatu du lehenengoa, 3-6, 7-5 eta 6-0. Finalerdietan, Shnaider eta Maja Chwalinska poloniarra arituko dira nor baino nor gehiago.
Sinner Roland Garrosetik kanpo, bero kolpe bat jasan ondoren
Jannik Sinner italiarrak Juan Manuel Cerundolo argentinarraren aurka galdu du Roland Garroseko bigarren kanporaketan. Lehen bi setak irabazita eta hirugarrenean 5-1 zihoazenean, Sinnerrek bero kolpea jasan du eta erabakigarria izan da hori emaitzan. "Hirugarren setean zorabiatuta sentitu naiz eta botaka egin nahi nuen, baina ezin izan dut", adierazi du italiarrak.