Emakumezkoen maila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roland Garros: Francesca Schiavonek Stosur gainditu du finalean

Tenislari italiarrak 6-4 eta 7-6 garaitu du bere aurkaria. Bigarren setean aurka zeukan 1-4koa iraultzea lortu du.
francesca_schiavone_roland_garros
Francesca Schiavone, Roland Garroseko txapeldun. Argazkia: EFE

Francesca Schiavone Rolad Garrosek txapeldun izendatu da emakumezkoen mailan. Grand Slam bat irabazten duen lehen tenislari italiarra da Schiavone. Samantha Stosur garaitu du finalean bi setetan (6-4 eta 7-6).

Ordu bete eta 38 minutu iraun du partidak eta Schiavonek aurka zeukan 1-4ko markagailua iraultzea lortu du bigarren setean.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X