Almagrori irabazita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roland Garros: Rafael Nadalek finalerdietarako txartela lortu du

Mallorcako tenislariak 6-7, 6-7 eta 4-6ko emaitzarekin gainditu du Nicolas Almagro. Murtziarrak partida ona jokatu du, baina ez da mallorcarra gainditzeko nahikoa izan.
rafael_nadal
Nadal Almagroren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek Roland Garros txapelketako finalerdietarako txartela lortu du final-laurdenetan Nicolas Almagrori 6-7, 6-7 eta 4-6 irabazi ondoren.

Lehen setean Almagro indartsu hasi da eta Nadalek ahal izan duen moduan, puntu asko ez galtzea lortu du. Tie-breakean erabaki da lehen seta Nadalen alde. Bigarren setean ere Tie-breakean erabaki da seta etas hau ere Nadalek irabazi du. Hirugarren setean sofritu egin du Nadalek, baina 4-6 irabazi du.

Ondorioz, Nadal finalerdietan da jada Almagro hiru setetan (3-0) gainditu ondoren.

Melzerrek Djokovic kanporatu du

Jurgen Melzerrek 3-6, 2-6, 6-2, 7-6 eta 6-4 garaitu du Novak Djokovic eta Rafael Nadalen aurka arituko da finalerdietan. Lehen finalerdia Robin Soderlingek jokatuko du Tomas Berdychen aurka eta bigarren finalerdian Rafael Nadal eta Jurgen Melzer ariko dira nor baino nor.

Emakumezkoen mailan Samantha Stosurrek Serena Williams kanporatu du 2-6, 7-6 eta 6-8 irabazita. Hauek izango dira finalerdiak: Samantha Stosur Jelena Jankovicen aurka eta Francesca Schiavone ariko da Elena Dementievaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X