Jonas Vingegaard
2023/04/06 - 19:35
Vingegaardek Mikel Landa gainditu du bien arteko esprintean, Santurtzin
Bi txirrindulariek La Asturianako igoeran utzi dituzte atzean aurkari guztiak, eta euren arteko lehian daniarra izan da azkarrena helmugan.
2023/04/06 - 19:25
Vingegaard eta Landa La Asturianako igoeran ihes egin duten unea
Itzuliko 4. etapako azken igoeran, Jonas Vingegaardek eta Mikel Landak atzean utzi dituzte gainerako aurkariak, eta, horrela gainditu dute La Asturianako mendatea, aurkariei 30 segundoko aldea aterata.
2023/04/06 - 19:07
Vingegaard eta Izagirreren arteko lehia Itzuliko 4. etapan, esprint berezia irabazteko
Jonas Vingegaard liderra eta Jon Izagirre ormaiztegiarrak norgehiagoka estua izan dute Itzuliko 4. etapako azken esprint berezia eskuratzeko xedearekin.
2023/04/06 - 12:21
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.
2023/04/05 - 22:43
Vingegaardentzat Itzuliko 3. etapa eta lidertza
Jonas Vingegaardek bereganatu du garaipena Euskal Herriko Itzuliko 3. etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Etapan bigarren eta hirugarren izan dira Mikel Landa eta Enric Mas hurrenez hurren. Landa bigarren da sailkapen nagusian Vingegaardekiko 5 segundora.
2023/04/05 - 22:31
Vingegaardek maillot horia janzteko joera du
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etapan Jonas Vingegaard nagusitu da. Danimarkarrak liderraren elastikoa jantzi du, azken igoeran Mikel Landa eta Enric Mas mendean hartuta.
2023/04/05 - 19:55
2023ko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
Bideo honetan duzu ikusgai 2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etapako azken kilometro zirraragarria. Amaierako azken malda erabakigarria izan da.
2023/04/05 - 19:25
Vingegaard da Itzuliko lider berria hirugarren etapako azken aldapan Landa mendean hartu ostean
Jonas Vingegaardek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa. Azken maldan jaun eta jabe izan da danimarkarra. Mikel Landa bigarren izan da, eta Enric Mas hirugarren.
2023/04/05 - 12:22
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Errenteria – Villabona (162,8 km)
Mendiko sailkapenerako puntuagarriak diren sei mendate daude etapa honetan, 3. mailakoak denak; bereziki gogorra izango da, baina, bukaera, Hikan, % 26rainoko aldapak baitaude.
2023/04/04 - 20:08
Schelling nagusitu da Leitzako azken esprintean
Viana eta Leitza artean lehiatu den Itzulia Basque Countryko bigarren jardunaldia Nafarroako udalerriko esprintean erabaki da. Alex Aranburu euskaldunak laugarren bukatu du.
2023/04/04 - 20:08
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen azken 4 kilometroetako erasoak
Alex Aranburuk erasoa jo du helmugarako 3,8 kilometro falta zirela, baina azkenean aurrea hartu diote. Leitzako helmugan Ide Schelling nagusitu da. Matteo Sobrero izan da bigarren eta David Gaudu hirugarren. Aranburuk laugarren postuan amaitu du.
2023/04/04 - 11:32
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Viana-Leitza (193,8 km)
Lasterketako etaparik luzeena Nafarroan izango da, eta bost mendate puntuagarri izango ditu: 2. mailako hiru eta 3. mailako bi; azkena, Arkiskil, 2. mailakoa, helmugatik bost kilometrora kokatuta.
2023/04/03 - 19:59
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen azken 2 kilometroak
Ethan Hayter nagusitu da Bastidako esprintean. Mauro Schmid izan da bigarren eta Jon Aberasturik bereganatu du hirugarren postua.
2023/04/03 - 19:30
Ethan Hayterrek irabazi du Itzuliaren lehen etapa, eta lehen maillot horia jantzi du
Euskal Herriko lehen eguna Gasteizen hasi eta Bastidan amaitu da; etapa esprintean erabaki da. Jon Aberasturi eta Alex Aranburu hirugarren eta laugarren postuan sartu dira, hurrenez hurren.
2023/04/03 - 19:13
Faboritoen arteko lehia Guardiako tarteko helmugan, 3 segundoko gainsariaren bila
Itzuliko 1. etapan, faboritoak nor baino nor gehiago aritu dira helmugarako 20 kilometroren faltan kokatuta zegoen Guardiako tarteko helmugan jokoan zeuden hiru segundo gainsaria jasotzeko.
2023/04/03 - 12:51
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz–Bastida (165,4 km)
Lasterketaren lehen egunean, tropela Araban izango da. Baliteke haize bizia ibiltzea, eta horrek txirrindularien jardunean eragina izatea; hartara, adi-adi izan beharko dira.
2023/04/02 - 12:47
Dena prest, 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko
2023ko Itzulia apirilaren 3tik 8ra artean jokatuko da, eta etapa guztiak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Luxuzko parte-hartzea izango du lasterketako 62. edizioak.
2023/03/31 - 21:12
Itzuliak 3. eta 5. etapetako ibilbideak moldatu ditu
Errenteria eta Amasa-Villabona arteko etaparen eta Zornotzan hasi eta bukatuko denaren ibilbidean aldaketak egin dituzte antolatzaileek, txirrindularien segurtasuna bermatzeko.
2023/03/23 - 18:22
Itzuliak, ohiturari jarraituz, ibilbide oso gogorra izango du aurten ere
Apirilaren 3an hasiko da lasterketa, Gasteizen, eta, sei etapa jokatuta, hilaren 8an amaitu, Eibarren.
2023/03/23 - 18:18
Vingegaard da faborito nagusia Euskal Herriko Itzulian, baina ospe handiko beste zenbait izen daude
Daniel Felipe Martinez 2022an lortutako garaipena berresten saiatuko da, eta Mikel Landa eta Pello Bilbao dira hautagairik sendoenak, euskal txirrindularitzaren aldetik.