Jonas Vingegaard
2023/07/05 - 20:01
2023ko Frantziako Tourreko bosgarren etapako azken 2 kilometroak
2023ko Frantziako Tourreko bosgarren etapa menditsua izan da, eta aldaketak ekarri ditu sailkapen nagusian. Bideo honetan irabazlearen ailegaera eta faboritoen arteko tarteak zein izan diren ikus daitezke.
2023/07/05 - 19:33
Vingegaardek Marie Blanqueko igoeran erasoa jo eta Pogacar atzean utzi duen momentua
Frantziako Tourreko 5. etapako azken mendatean, Marie Blanquen, Jonas Vingegaardek Tadej Pogacar atzean uztea lortu du. Denbora sartu dio danimarkarrak esloveniarrari bosgarren etapan.
2023/07/05 - 01:12
Philipsen bigarrenez gailendu da esprintean, eroriko ugari izan dituen etapa bukaeran
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
2023/07/05 - 00:18
Philipsenen bigarren garaipena, Pirinioen bezperan
Belgikarrak bigarren garaipena jarraian lortu du 2023ko Frantziako Tourrean. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/04 - 21:13
Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Laruns (162,7 km)
Goizegi izango da etapako irabazlea Tourreko lider iraunkor izendatzeko, baina baten bat atzean geratzen bada, agur esan diezaioke bere aukerei.
2023/07/03 - 23:13
Jasper Philipsen garaile Baionan, aurtengo Tourreko lehen esprint handian
Bigarren Phil Bauhaus izan da, eta hirugarren Caleb Ewan. Adam Yatesek sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du, hirugarren egunez jarraian.
2023/07/03 - 23:05
Philipsenek irabazi du, Frantziako Tourrak Euskal Herrian jokatutako azken etapa
Belgikarra aurtengo ekitaldiko lehen esprint handian gailendu da. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/03 - 21:37
Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)
Etapa laua da, mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa. Horrenbestez, trantsiziozko eguna izan liteke, kontuan izanik tropelak biharamunean igo beharko dituela 2023ko Tourreko lehen mendate handiak.
2023/07/03 - 20:27
2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroak, Philipsenen garaipenarekin
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko lehen esprint handia, Amorebieta-Etxanon hasi eta Baionan amaitu den etapan.
2023/07/02 - 19:53
2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen azken kilometroak, Lafayren garaipenarekin
Frantziarra azkarrena izan da Donostiako helmugan,Wout van Aerten eta Tadej Pogacarren aurretik.
2023/07/02 - 19:41
Pogacarren eta Vingegaarden erasoak Frantziako Tourreko 2. etapako Jaizkibelgo igoerako azken metroetan
Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek erasoa jo dute Jaizkibelgo igoerako azken metroetan. Pogacarrek amaitu du igoera lehen postuan eta Vingegaardek bigarrenean. Besteak atzean utzi dituzte.
2023/07/02 - 19:30
Victor Lafayk irabazi du Donostian, Van Aerten eta Pogacarren aurretik
Adam Yatesek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, Gasteizen hasi den 208,9 kilometroko jardunaldian. Pello Bilbaok bosgarren egin du.
2023/07/02 - 16:42
Protagonisten hitzak, 2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen irteeran
Mikel Landa, Gorka Izagirre, Alex Aranburu, Jualian Alaphilippe eta Jonas Vingegaard txirrindulariek 2. etaparako dituzten asmoak agertu dituzte Gasteizko ireetarn.
2023/07/01 - 22:15
Adam Yatesek irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, Bilbon, azken metroetan Simon anaia mendean hartuta
UAE Emirates taldeko txirrindulari britainiarrak bereganatu du etapa garaipena Bilbon, eta liderraren maillot horia jantzi du. Adam Yates ihes eginda iritsi da azken metroetara bere anaia Simonekin batera, eta nagusi izan da azken metroetan.
2023/07/01 - 22:13
Adam Yates da Frantziako Tourreko liderra, Bilboko etapa irabazita
Simon anaiari gailendu zaio helmugan, Bilbo hasi eta Bilbon amaitu den 2023 Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Tadej Pogacarrek hirugarren egin du. Lehen euskal txirrindularia Mikel Landa izan da, 12. postuan.
2023/07/01 - 19:46
2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako azken kilometroak, Adam Yatesen garaipenarekin
Adam Yatesek lortu du garaipena Bilbon hasi eta amaitu den Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Adam Simon anaiari gailendu zaio azken metroetan. Tadej Pogacar hirugarren izan da.
2023/07/01 - 19:28
Pikera igoera ikusgarri eta jendetsua, 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapan
Helmugarako 10 kilomeroern faltan, Pogacarrek eta Vingegaardek indartsu daudela erakutsi dute Pikera igoeran, milaka eusal zalez inguratuta.
2023/07/01 - 14:59
Horrela atera da Bilbotik 2023ko Frantziako Tourra
Lasterketaren 110. ekitaldia San Mamesetik atera da, ohorezko aurreskuaren ostean. Lehenenko pedal kolpeak zalez gainezka izan diren Bilboko kaleetan eman dituzte.
2023/06/30 - 21:21
Vingegaard eta Pogacar, faboritoak Tourra irabazteko; 31 urteren buruan, lasterketa Euskal Herrian hasiko da
Lehen hiru etapak, Bilbo-Bilbo, Gasteiz-Donostia eta Zornotza-Baiona, Euskal Herrian jokatuko dituzte. 70 mendate puntuagarri izango dira 2023ko Frantziako Tourrean, kopururik handiena 1995etik, eta Cavendishek Tourrean lortutako etapa garaipenen errekorra hausteko aukera du.
2023/06/30 - 15:28
2023ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala eta dortsalak
Uztailaren 1ean hasi eta 23an amaituko den lasterketak 22 talde eta 176 txirrindulari izango ditu Bilboko irteeran.