Isaac del Toro
Roglic, Ayuso, Del Toro, Aranburu, Landa, Pello Bilbao eta Izagirre 2026ko Euskal Herriko Itzulian izango dira
Lasterketak 65. ekitaldia izango du jokoan, apirilaren 6tik 11ra bitartean; ostegunean aurkeztu dute, ofizialki. Sei etapa izango dira ibilbidean, eta, guztira, txirrindulariek 29 mendate puntuagarri igo beharko dituzte.
Matxin: "Del Toro, Ayuso eta Seixás Itzulian elkarren aurka ikustea aurtengo erronka politenetako bat izan daiteke"
Joxean Fernandez "Matxin", UAEko kirol zuzendaria, EiTBn izan da. Pogacarrek 5 monumentuetara iristeko dituen aukerei buruz hitz egin digu, Nino Seixasen fitxaketaren inguruko zurrumuruei buruz, baita Itzuliari buruz ere. (Bideoa gazteleraz)
Del Torok Tirreno-Adriaticoko hiruhortza irabazi du
'Bi Itsasoen arteko lasterketa" irabazi duen lehen mexikarra da. Zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milanek eskuratu du.
Del Toro nagusitu da Camerinoko igoeran, eta lidertza sendotu du
Mexikarrak (UAE) erasoa jo du Muro della Madonna delle Carceriren azken igoeran, eta Jorgenson (Visma) eta Pellizzari (BORA) txirrindulariekiko aldea handitu du.
Valgrenek irabazi du etapa, eta Del Toro lider jarri da berriro
Isaac del Torok (UAE) liderraren elastikoa berreskuratu du Michael Valgren danimarkarra (EF-Education) nagusitu den etapan.
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da, erasoa goizegi abiatu du eta.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra
Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.
Garaipena eta lidergoa Del Tororentzat UAE Tourreko seigarren etapan
Andaluziako Itzuliko 4. etapa ere korritu da, Tom Crabbe belgikarrak garaitu duena, eta Algarveko Itzuliko 4. etapa, berriz, Magnierrek irabazi du, eta Ayusok jarraitzen du lider.
Evenepoel nagusi izan da erlojupekoan, UAE Tourreko liderra da, eta Del Toro sailkapenean urrundu du
Ez da ezustekorako tarterik egon, eta Evenepoelek ziztuan egin du gizon azkarrentzako ibilbidean. Erlojupeko munduko txapeldun hirukoitza eta txapeldun olinpikoa ezin hobeto egokitu da ibilbide horretara.