Iñaki Artola
2023/10/14 - 15:57
Altunak Artola menderatuta ekin dio Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkari
Jokin Altunak 22-15eko emaitzarekin irabazi dio Iñaki Artolari Amezketan jokatutako Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida. B multzoan lehen puntua, beraz, Altuna III.ak lortu du.
2023/10/10 - 11:31
Artolak, Jakak, Salaberriak eta Peñak jokatuko dute Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Lau t'erdiko txapelketa joan den asteburuan hasi zen final-zortzirenekin, eta askorako eman du. Aste honetan, hasiko da final-laurdenetako ligaxka.
2023/10/06 - 17:10
4 t'erdiko txapelketa hasiko da gaur Agoitzen
Iñaki Artola eta Asier Agirreren arteko partidarekin hasiko da gaur 4 t'erdiko txapelketa Nafarroako udalerrian. Ia 22 urte igaro dira Agoitzen azkenekoz maila goreneko 4 t'erdiko neurketa bat jokatu zenetik.
2023/10/05 - 00:16
Artola-Agirre, Urrutikoetxea-Salaberria eta Peña-Elezkano kanporaketek badituzte pilotak aukeratuta
Hiru partidak asteburuan jokatuko dituzte, eta irabazleek Lau t'erdikoaren final laurdenetako ligaxkarako sailkatzea lortuko dute.
2023/10/04 - 17:04
Artolak eta Agirrek ostiral honetako Lau t'erdiko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Ostiral honetan hasiko da Lau t'erdiko txapelketa Agoitzen, eta hantxe izan dira gaur goizean Artola eta Agirre pilotariak materiala aukeratzen. Pozik agertu dira biak hautatutako pilotekin. Partida zuzenean izango da ikusgai EITBn, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/10/03 - 14:15
Hamabi pilotari arituko dira ostiraletik 2023ko Lau t’erdikoan, Ezkurdiaren hurrengoa izateko
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
2023/09/23 - 23:04
Aspe, nagusi Olioaren Erronka
Aspek eraman ditu Baikoren aurka jokoan egon diren 900 olio botilak. Lau t'erdikoan Salaberriak irabazi egin dio Agirreri (18-15); binakakoan, aldiz. Jaka-Mariezkurrena II 22-5 nagusitu dira Elordiren eta Tolosaren aurka; eta, azkenik, buruz burukoan Etxeberriak mendean hartu du Artola (19-14).
2023/09/18 - 21:09
Baikok Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II.a eta Urrutikoetxea baieztatu ditu 2023ko Lau t’erdikorako
Asier Agirrek eta Iraitz Zubizarretak, gainera, atarikoa jokatuko dute, irailaren 30ean; irabazlea ere izango da 2023ko Lau t’erdikoan. 2022ko pilotariei erreparatuta, Larrazabalek Unai Laso ordezkatu du, eta Zubizarreta III.ak, atarikoan, Bakaikoa.
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/07/01 - 14:27
Erik Jakak Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Urrutikoetxearen aurka
Erik Jakak Iñaki Artola garaitu du Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako final-laurdenetan, eta uztailaren 2an, igandean, txapelketako finalerdian Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak, Elgetan.
2023/06/24 - 17:51
Peio Etxeberria eta Artola aurrera, San Fermingo Lau t´erdikoan
Peio Etxeberriak aurrera egin du San Fermin Torneoan, 22-4 menderatu zuen Salaberria, eta igandean, Ezkurdia izango du aurrez-aurre Logroñon. Barañainen, berriz, Artolak 22-18 irabazi zion Zubizarretari eta datorren ostiralean Jakaren aurka neurtuko ditu indarrak Zaldibarren.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/04/08 - 23:03
Danel Elezkanok aurrera egin du Buruz Burukoan Artola 22-19 garaituta
Artola 6-1 aurreratu da baina Elezkanok 7-7 berdintzea lortu du. Hortik aurrera bizkaitarra nagusitu da uneoro markagailuan. Azkenean, 22-19 nagusitu da Elezkano eta final-laurdenetako ligaxkan izango da.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
2023/03/22 - 17:23
Aukera polita Artolarentzat eta Eskirozentzat Labriten
Artolak eta Eskirozek jokatuko dute Lasoren eta Imazen ordez Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldiko partida, larunbatean, Labriten. Bi bikoteek materiala aukeratu dute jada.
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/10/08 - 16:51
Danel Elezkanok Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxka jokatuko du (22-19)
Bizkaitarrak partida lehiatu baten ostean gainditu du Iñaki Artola Billabonan. Honezkero, Zaratamoko pilotaria final laurdenetako B multzoan arituko da Ezkurdia, Laso eta Elordirekin batera.
2022/10/04 - 21:21
Iñaki Artolak eta Danel Elezkanok hautatu dituzte Lau t'erdiko lehen partidarako pilotak
Villabonako frontoian hasiko da txapelketa aurten. Kaiolan aurrez aurre izango dira Artola eta Elezkano, lehen aldiz partida profesional bat hartuko duen pilotalekuan.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/09/24 - 23:02
Aspek irabazi du San Mateo Feriako txakoli erronka
Bi eta bat nagusitu zaio Baikori. Bakaikoak eman dio lehen puntua lau t´erdian Baikori, baina binakakoa eta buruz burukoa Asperen alde erori dira. Partida erabakigarrian Irribarriak 18 eta 8 irabazi dio Artolari.