Iñaki Artola
2022/08/06 - 16:30
Lasok eta Imazek Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute, Artola eta Albisu mendean hartu ostean
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Artolaren eta Albisuren aurka (22-16) eta Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute abuztuaren 9an.
2022/07/14 - 23:09
Artola eta Mariezkurrena, Sanfermin Torneoko txapeldunak Altuna eta Rezusta garaituta (22-16)
Binakako Sanfermin Torneoko finala jokatu dute bi bikoteek. Gorriak aurretik jarri dira partidako lehen zatian, baina hortik aurrera Artola eta Mariezkurrena izan dira nagusi. Baikok Asperi irabazi dio.
2022/07/13 - 18:20
Artola eta Mariezkurrena, San Fermin Txapelketako bigarren finalistak
Artola eta Mariezkurrenak nahikoa zuten 10 tantora iristea Jaka eta Arangurenen aurkako neurketan finalerako txartela erdiesteko; baina hori egiteaz gain, neurketa ere bereganatu zuen (20-22)
2022/07/09 - 17:20
Mariezkurrena eta Artola, nagusi Ezkurdia eta Martijaren aurka
Jon Mariezkurrena eta Iñaki Artolak San Fermin torneoko lehenengo puntua lortu dute Labrit Frontoian. Partida bikaina izan dute garaileek, Ezkurdia eta Martija 22-5 emaitzarekin gaindituz.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/07/01 - 23:16
Lasok askorik behartu gabe irabazi dio Artolari (22-11)
Unai Lasok nagusitasunez irabazi du Artolaren aurka (22-11) eta Jon Ander Peña izango du aurkari Baiko enpresako finalean.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.
2022/06/14 - 16:29
Artolak tendinitisa du belaunean
Artolak irrist egin zuen larunbatean Peña II.aren aurka jokatutako partidan eta min hartu zuen. Hala ere, partida amaitzeko gai izan zen.
2022/06/11 - 23:36
Anbotok Kolitza kanporatu du Bizkaia Torneoan
Gallartan, taldekako Bizkaia Torneoa hasi da. Anboto taldea nagusitu da hiru partidetan (3-0). 4 t’erdian, Peñak 18-14 irabazi dio Artolari. Binaka, Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak 22-17 Jaka eta Albisuri. Buruz burukoan, Alberdik 18-12 irabazi dio Zubizarretari. Kolitza taldea kanporatuta dago.
2022/06/11 - 21:06
Artolaren sustoa Gallartan, Bizkaia Torneoan
Peña II.ak eta Artolak ekainaren 11an lau t'erdiko partida jokatu dute. Alegiko pilotariak irrist egin eta min hartu du hankean. Dena den, partida bukatzeko gai izan da.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/08 - 23:28
Jaka Buruz Buruko finalerdietarako sailkatu da Artolari irabazita (22-21)
Partida gogorra izan da hasieratik, txapelketanorain arte jokatutako gogorrena. Pilotakada askoko tantoak jokatu dituzte gehienetan. Jokoan Artolak agindu du, baina Jaka ondo defendatu da airez eta azkenean garaile atera da.
2022/05/08 - 14:53
Partida erabakigarria, Jaka eta Artolarentzat
Baikoko bi pilotariak final-laurdenetako ligaxkako azken partidan neurtuko dituzte indarrak gaur, 17:15etan. Irabazleak Ezkurdiaren aurka jokatuko du finalerdietan. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eusek.
2022/05/05 - 19:23
Jaka eta Artola, finelrdietarako sailkapenaren bila
Igandean, maiatzaren 8an, Jakak eta Artolak finalerdietarako txartela izango dute jokoan, Bilboko Bizkaia Frontoian, finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko partidan. Pozik geratu dira aukeratu duten materialarekin.
2022/04/30 - 14:14
Artolaren garaipena Rezustaren aurka (13-22)
Buruz Buruko hirugarren jardunaldira Artola bizirik helduko da eta Rezustak, aldiz, ia aukerarik gabe sailkatzeko.
2022/04/29 - 16:30
Rezusta eta Artola, final-laurdenetako 2. jardunaldiari ekiteko prest
Gaur, 22:00etan, Oiartzungo frontian, Rezusta eta Artola neurtuko dira Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako 2. jardunaldian. Neurketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/04/25 - 23:07
Laso aise nagusitu zaio Artolari (10-22)
Artolak eta Lasok jokatu dute final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken partida. Unai Lasok irabazi du 10-22ko emaitzarekin eta B multzoko liderra da.
2022/04/24 - 22:50
Altunak markagailua irauli behar izan du Dariori irabazteko (22-19)
Amezketakoa 13-19ko markagailuari buelta emateko gai izan da, eta final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lider jarri da.
2022/04/20 - 21:45
Artola eta Laso, ligaxkako lehen puntuaren bila
Iñaki Artolak eta Unai Lasok apirilaren 25ean jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkaren partida, Zumaian.