Iñaki Artola
2024/01/28 - 21:08
Artolak eta Imazek play-offetarako txartela ziurtatu dute, Ezkurdiari eta Tolosari 11 eta 22 irabazita
Artolak erakustaldia eman du Beotibar pilotalekuko kantxan; Ezkurdiak eta Tolosak, aldiz, miraria behar dute txapelketan aurrera egiteko.
2024/01/23 - 00:31
Artola eta Imaz lehen bi postuen lehian sartu dira
Iñaki Artolak eta Ander Imazek sei garaipen dituzte ligaxka amaitzeko lau jardunaldiren faltan, eta lehen bi postuetan sailkatzeko aukera eskura dute.
2024/01/22 - 16:17
Binakako Txapelketaren playoffetako borroka estutu egin da
Altunak eta Martijak bost garaipen dituzte, Elordik eta Rezustak adina; Artola-Imaz bikoteak sei ditu, eta Peio Etxeberria-Zabaletak zazpi, Jakak eta Mariezkurrenak baino bat gutxiago.
2024/01/20 - 23:00
Artolak eta Imazek seigarren puntua eskuratu dute, Jaka eta Mariezkurrena aurkari (22-18)
Bikote irabazlea, horrenbestez, hirugarren postuan kokatu da, eta puntu batera du bigarren tokia.
2024/01/13 - 21:56
Artolak eta Imazek bosgarren puntua poltsikoratu dute Laso-Aranguren bikoteari 22 eta 14 irabazita
Artola-Imaz bikoteak mendean hartu ditu Laso eta Aranguren, 22-14ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Hala, Artolak eta Imazek bosgarren garaipena eskuratu dute; Lasok eta Arangurenek, aldiz, sailkapeneko azken postuan segitzen dute, bi neurketa soilik irabazita.
2024/01/07 - 21:42
Artolak eta Imazek balio handiko garaipena lortu dute Etxebarrin, Peña eta Albisu aurkari
Iñaki Artolak eta Ander Imazek laugarren puntua erdietsi dute, eta Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk hiru dituzte; Artolak eta Imazek, halaber, lehen itzulian Peñak eta Albisuk eskuratutako aldea irauli dute.
2024/01/05 - 10:57
Inork ez ditu Altunak baino partida gehiago jokatu eta irabazi 2023an
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira partidarik gehien jokatu dituzten pilotariak; amezketarrak, aldiz, garaipen kopururik altuena du, ehunekotan.
2023/12/31 - 20:39
Artolak eta Imazek hirugarren garaipena lortu dute (22-21)
Peio Etxeberriari eta Jose Javier Zabaletari gailendu zaizkie Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidan.
2023/12/30 - 14:43
Peio Etxeberriak igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzea erabaki du
Binakako Txapelketan berragertuko da Peio Etxeberria, 5. jardunaldian min hartu eta 6.ean baja izan ostean. Igandean, abenduaren 31n, Zabaletarekin osatuko du bikotea. Artola eta Imaz izango dituzte aurkari Tolosako Beotibarren.
2023/12/08 - 22:38
Elordik eta Rezustak galdu gabe jarraitzen dute (22-17)
Aitor Elordik eta Beñat Rezustak hirutik hiru partida irabazi dituzte Binakako Txapelketan. Atano III.a pilotalekuan jokatutako neurketan, Iñaki Artola eta Ander Imaz baino gehiago izan dira.
2023/12/08 - 20:36
Elordik Rezusta bikotekidearen pilotakada gogorra jaso du masailezurrean, Artola eta Imazen aurkako partidan
Aitor Elordik pilotakada gogorra jaso du masailezurrean Binakako Txapelketako 3. jardunaldia jokatzen ari zela, Artola eta Imazen aurka. Beñat Rezusta atzelaria horma-bikoa egiten saiatu da, baina Mallabiko aurrelariaren aurpegira bidali du pilota, ezker hormara bideratu ordez.
2023/12/06 - 23:01
Artolak eta Imazek Laso eta Aranguren menderatu dituzte, 22-11, Lasoren berragertzean
Aurrelari nafarrak ondo ekin dio partidari, Beotibarren, baina Iñaki Artola eta Ander Imaz gehiago izan dira, eta merezita irabazi dute. Horrela, Artolak eta Imazek aurreneko puntua lortu dute, Binakako Tapelketan.
2023/11/21 - 13:00
Azkoitian hasiko da 2024ko Binakako Txapelketa, ostiralean
Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/10 - 20:35
Baikok Artola, Jaka, Laso, Peña, Albisu, Aranguren, Imaz eta Mariezkurrena izango ditu Binakako Txapelketan
Duela urtebete Baikok aukeratu zituen zortzi pilotariekin alderatuta, Iñaki Artola da berritasuna; azken hori Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da. Atzelariei dagokienez, ez dago aldaketarik. Unai Lasok, aldakan izandako ebakuntzaren ostean, berriro ere ibiliko da kantxan.
2023/11/08 - 15:40
Iñaki Artolak Baikon jarraituko du beste bi urtez
Alegiako aurrelaria "oso pozik" agertu da bi aldeek lortutako akordioarekin.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/10/29 - 21:29
Peñak Artola menderatu du 22-20, eta Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia
Jon Ander Peñak 22-20 irabazi dio Iñaki Artolari Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partida. Hala, multzoko bigarren postua eskuratu du eta Peio Etxeberriaren aurka lehiatuko da finalerdietan.
2023/10/25 - 19:56
Peñak eta Artolak Beotibarren jokatuko duten partida erabakigarrirako materiala hautatu dute
Biek ala biek sari potoloa nahi dute; izan ere, irabazlea Lau t'erdiko Txapelketaren finalerdietan izango da, eta galtzailea, ordea, kenpo geldituko da.
2023/10/23 - 19:43
Altuna sailkatuta dago, eta ez du jokatuko asteburuan; Ezkurdia-Jaka eta Artola-Peña partidak, erabakigarriak
Ostiralean Bilbon Peio Etxeberriaren aurkako neurketa galduta, Ezkurdia egungo txapeldunak Jakarekin izango du jokoan, larunbatean Bermeon, finalerdietan aritzea; Artolak eta Peñak, igandean, finalaurrekoetan izateko azken txartela bilatuko dute. Altuna eta Peio Etxeberria sailkatuta daude.