Ibaia
Elene Errasti Alaveseko jokalaria: "Espero dugu iazko bukaera hobetzea eta helburua betetzea"
Sei jardunaldiren faltan, Alaves da emakumezkoen bigarren mailako liderra. Horrela amaituz gero, elitera igotzea lortuko dute. Zazpi puntuko abantaila dute bigarren sailkatuarekiko, baina nahiago dute zuhur jokatu, iaz igoera gertu izan zutelako eta ihes egin zielako.
Chacho Coudet, River Platen ustezko eskaintzari buruz: "Inor ez da nirekin komunikatu, ezta nire ordezkariarekin ere"
Chacho Coudet Alaveseko entrenatzaileak River Plate taldearen ustezko fitxaketaren zurrumurruei buruz hitz egin du prentsaurrekoan. Azaldu duenez, inork ez dio ezer galdetu, ez berari ezta haren ordezkariari ere. Halaber, biharko Levanteren aurkako partida nola ikusten duen aztertu du.
Tenaglia: "Guk astelehenean etxean hiru puntuak bildu behar ditugu, final bat da"
"Ezin dugu aukera gehiago alferrik galdu, aurkaria Girona izan arren", ohartarazi du atzelari argentinarrak. "Hiru partida oso garrantzitsu datozkigu; lehenengoa, astelehenean", gaineratu du.
Ibrahim Diabatek "taldean lan asko" egingo duela agindu du
Alavesen jokalari berriak aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duenez, "oso erraza" izan zen akordio batera iristea, "ametsa" baitzuen Espainiako ligara itzultzea. Aldagelak oso harrera ona egin diola azpimarratu du bolikostarrak.
Toni Martinez, Carlos Vicenteren salmentari buruz: "Calebek haren hutsunea bete dezake"
Alavesen aurrelari murtziarra pozik agertu da Betisen aurka garaipena lortu zutelako. KAAk Facundo Garcesi zigorra behin-behinean bertan behera utzi ostean, atzelaria "bueltan izatea oso pozgarria" dela adierazi du.
Coudet: "9 urte dira Alaves ez dela final-laurdenetarako sailkatzen, polita izango litzateke"
"Azken bost urteetako lehen itzulirik onena egin dugu, ez da gutxi, bihar final-laurdenetan sartzeko aukera dugu, eta duela bederatzi urte klubak ez du hori lortu; ez da kontu makala", azpimarratu du entrenatzaile babazorroak.
Alaveseko zale ugari gerturatu dira Ibaiara, lan saio berezia bertatik bertara ikusteko
Jokalari babazorroek jarraitzaileen babesa jaso dute. Bultzada hori oso ondo etorriko zaie igandean Mendizorrotzan Oviedoren aurka jokatuko duten partida garrantzitsuari begira.
Coudet: "Sevilla talde ona da, oso talde fisikoa; partida gogorra izango da"
"Talde bezala hazten jarraitu behar dugu", adierazi du entrenatzaile babazorroak Sevillaren aurka Mendizorrotzan jokatu behar duten partidaren ateriko prentsaurrekoan. "Sentsazio gehiago eta hobeak ditugu, puntuak baino", gaineratu du Coudetek babazorroen ibilbideari buruz. "Aurrekoan galtzea tokatu zitzaigun, baina neurketa bikaina jokatu genuen", gogorarazi du.