Realak ilusioz eta konfiantzaz beteta egingo dio aurre Atleticori Kopako finalean
Pellegrino Matarazzoren taldeak beste titulu bat irabazi nahi zaleen aurrean, baina horretarako partida oso ona jokatu beharko du, Cholo Simeonoren taldea sasoi betean iritsi baita Kopako finalera, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan Bartzelona kanporatuta.
Koke, Simeone, Matarazzo eta Oyarzabal, Koparekin, La Cartujan. Argazkia: EFE
Reala eta Atletico Madril, Mikel Oyarzabalek eta Antoine Griezmanen zuzenduta, nor baino nor gehiago arituko dira larunbat honetan La Cartuja estadioan (Sevilla) jokatuko den Kopako final handian.
Realak 2021ean altxatu zuen azkenekoz Kopa, ikuslerik gabeko finalean Athletic menderatuta. Atleticok, berriz, 2013an bereganatu zuen bere hamargarren eta azkeneko Kopa. Orduan ere, Cholo Simeone zen entrenatzailea, eta Koke egon zen zelaian.
Reala eta Atletico aurrez aurre aritu diren azken bederatzi partidetan, Madrilgo taldea izan da jaun eta jabe. Alabaina, Kopako final batean behin baino ez dira lehiatu. Duela 38 urte izan zen hori, 1987ko ekainaren 27an, La Romaredan (Zaragoza), eta txuri-urdinak gailendu ziren, penaltietan, norgehiagoka eta luzapena bina bukatu eta gero.
Atletico konfiantzaz gainezka iritsi da La Cartujako finalera; izan ere, aste honetan Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatzeko txartela lortu baitu. Edonola ere, Bartzelonaren aurka asteartean lehiatu zuen itzuliko neurketa oso gogorra izan zen, eta atsedenerako nahiz finala prestatzeko Realak baino egun gutxiago izan ditu.
Reala, ostera, ilusioz gainezka heldu da Sevillara, eta 38 urteren ondoren beste final bat jokatuko du publikoarekin. Gainera, milaka realzaleren babesa izango dute La Cartujan, klubaren historiako laugarren Kopa bereganatzeko.
Horretarako, baina, talde txuri-urdinak partida ia perfektua egin beharko du. Matarazzok taldearen ardura hartu zuenetik, Realak gorako bidea egin du, eta baditu tresnak Atleticori min egiteko.
Matarazzok 25 jokalari sartu ditu deialdian, tartean dira Yangel Herreta eta Gorrotxategi, hilabetez bajan egon eta gero. Zubeldia, Ruperez eta Odriozola dira etxean gelditu behar izan diren jokalari bakarrak. Hortaz, hamaikako lehiakorra zelairatuko du La Cartujan.
Zalantza bakarra da nor egongo den zelai erdian Solerrekin eta Turrientesekin batera. Finalerdietan Gorrotxategi aritu zen, baina Sucic sasoi betean dago, eta litekeena da kroaziarra egotea hamaikakoan. Kubo eta Oskarsson, berriz, aulkian izango direla ematen du.
Atleticon zalantzan daude David Hancko eta Jose Maria Jimenez erdiko defentsak. Pablo Barrios deialdian sartu da, azken bi hilabetetan bina lesio gainduta.
Antoine Griezman titularra izango dela argi dago. Jokalari frantziarrarentzat partida berezia izango da. Realaren eskutik egin zuen salto futbolaren elitera eta Atleticon jo du bere goia. Denboraldia amaitzean agur esango dio Ligari, uztailetik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Orlando Cityn jokatzeko.
Balizko hamaikakoak
Atletico Madril: Musso; Molina edo Llorente, Pubill, Le Normand, Ruggeri; Giuliano, Llorente edo Barrios, Koke, Lookman; Griezmann eta Julian Alvarez.
Reala: Marrero; Aramburu, Jon Martín, Caleta-Car, Sergio Gómez; Turrientes, Soler, Sucic; Barrenetxea, Oyarzabal eta Guedes.
Epailea: Javier Alberola Rojas.
Futbol-zelaia: La Cartuja.
Ordua: 21:00etan.
Jarraitu Kopako finala zuzenean larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Sportingek Egoitz Arana fitxatu du
Aranak 11 partida jokatu ditu Bigarren Mailan amaitu berri den denboraldian Realaren bigarren taldearekin, eta aurreko denboraldian Lehen RFEF mailatik Hypermotion Ligara igotzen lagundu zion.
Realak Laura Camino fitxatu du
24 urteko jokalari kantabriarrak Eibarren jokatu du azken hiru denboraldietan.
Nahia Aparicio: “Gure jokatzeko modua erakutsi dugu denboraldi honetan”
Realaren hainbat jokalarik denboraldiaren balantzea egin dute gaur goizean Zubietan, datorren denboraldirako helburuez hitz egiteaz gain.
Realak Atletico mendean hartuta eman dio amaiera denboraldi bikainari (2-0)
Lucia Pardoren eta Cecilia Marcosen golek erabaki dute txapelketako azken jardunaldiko lehia. Emaitza horrekin, talde donostiarrak hiru puntu eskuratu ditu denboraldia bere zaleen aurrean oso sentsazio onekin agurtzeko.
Berdinketa batekin eman dio amaiera denboraldiari Sansek (1-1)
Cultural Leonesak hartu du aurrea markagailuan bigarren zatiaren hasieran, baina ezkerkada bikain batekin berdindu du Arkaitz Mariezkurrenak Ribeiroren gola.
Realak iragarri du Lucia Rodriguezek, Andreia Jacintok, Emma Ramirezek, Claire Lavogezek eta Lucia Pardok ez dutela taldean jarraituko datorren denboraldian
Europako txapelketetan aritzeko sailkapena lortu ondoren, talde txuri-urdinak bost baja iragarri ditu
Ibai Aguirrek 2031ra arte berritu du Realarekin
19 urteko Mutrikuko jokalariak, denboraldi honetan Sanserekin Bigarren Mailan jokatu duenak, debuta egin du jada lehen taldearekin
Realak Bartzelona estutu du, baina galdu egin du Alexia Putellasen agurrean (2-1)
Pinak talde kataluniarra aurreratu du lehen zatiko 14. minutuan, Emmak banakoa egin du 32.ean, baina Aitanak 2-1eko gola sartu du atsedenaldia baino lehen. Alexia Putellas Bartzelonako izarraren azken partida izan da Johan Cruyff futbol-zelaian.
Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.
Sanse galtzaile atera da Albacetetik (3-1)
Donostiarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira fin ibili erasoan.