IDK Euskotren Kopatik at geratu da, final-laurdenetan Casademont Zaragoza indartsuaren aurka 71-61 galduta
Azu Muguruzaren jokalariek lehen laurden bikaina jokatu dute eta Aragoiko taldearen erasoei eutsi diete bigarren laurdenaren amaierara arte, baina hortik aurrera gipuzkoarren ilusioak zapuztu ditu Zaragoza boteretsuak.
IDK Euskotrenek ligako liderra den Casademont Zaragozaren aurka galdu du Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketa, Tarragonan (Katalunia). Gipuzkoarrek lehen laurden bikaina jokatu dute eta Aragoiko taldearen erasoei eutsi diete bigarren laurdenaren amaierara arte, baina hortik aurrera talde donostiarraren ilusioak zapuztu ditu Endesa Ligako liderrak.
IDK Euskotrenek oso ondo hasi du neurketa, eta Azu Muguruzaren jokalariek norgehiagoka euren eremura eramatea lortu dute. Horrela, gehiago jokatu da boskote gipuzkoarrak nahi zuenera, une oro talde aragoiarra kontrolatuz. Horrela, talde lan bikainari eta ondo gauzatutako partida planari esker, gipuzkoarrek puntu bat aurretik bukatu dute lehen laurdena (12-13).
Bigarren laurdenaren hasieran, norgehiagokaren dinamika ez da aldatu eta IDK Euskotrenek Casademonten erasoaldiak geldiaraztea lortu du, baina azken txanpan Aragoiko taldeak azeleragailua sakatu du eta atsedenaldira iritsi baino lehen markagailuan tartetxoa zabaldu du (37-30). Azken minutu horiek moralki kalte handia egin die donostiarrei.
Aldageletatik bueltan, Zaragoza jaun eta jabe izan da, eta partidaren erritmoa ezarri du. Azu Muguruzaren taldearen akats bakoitza kontraerasoan zigortu du Casademontek. Donostiarrek arazo ugari izan dituzte saskiratzeko eta, gainera, ez dute defentsako errebotea ondo itxi. Horrela, Aragoiko taldeak ia erabakita utzi du kanporaketa (57-41), 20-11ko partzialarekin hirugarren laurdenean.
Azken laurdenean, IDKk Casademont estutzen eta erreakzionatzen saiatu da, baina Aragoiko taldearen jokalarien kalitateak partida itxi du, nahiz eta azken txanpan gipuzkoarrek markagailua zertxobait makilatzea lortu duten (71-61).
Zure interesekoa izan daiteke
Ibaeta Basketek Mirai Euskotren izena izango du aurrerantzean
IDK Elektronikak hamabi denboraldi eman ditu babesle nagusi. Orain, Donostiako taldeak beste izen bat izango du, eta, 2026-2027 denboralditik, Mirai Euskotren izango da.
IDK Euskotrenek Gedna Capel hegal-pibota fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak jokalari kataluniarra fitxatu duela iragarri du. Capelek duela egun batzuk egin ditu 24 urte, eta 1,85eko altuera du.
IDK Euskotrenek Sacha Washington pibota fitxatu du
Euskal taldeko jokalari berriak 23 urte ditu, eta 1,88ko altuera du: “Goian hegan egingo dugu hari esker”, adierazi du IDK Euskotrenek estatubatuarraren gainean; Vanderbilteko Unibertsitatetik iritsi da Donostiara.
Itziar Ariztimuñok 2027ra arte berritu du IDK Euskotrenekin
Antolatzaile bizkaitarra, 2025ean talde donostiarrera ailegatu zena, Azu Muguruzak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da, IDK Euskotrenen eman duen lehenengo denboraldian.
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Yvonne Ejim, Kristine Vitola eta Roso Buchek ez dute IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian
Kanadarra iazko uztailean iritsi zen Donostiako taldera; letoniarra, berriz, 2026ko urtarrilean, eta kataluniarra, 2024ko uztailean.
Roso Buchek ez du IDK Euskotrenen jarraituko
Eskolta kataluniarrak bi denboraldi eman ditu Gipuzkoako taldean; Lointek Gernikatik ailegatu zen hara, 2024an.
Paige Robinsonek 2026-2027 denboraldira arte berritu du IDK Euskotrenekin
Gainera, jokalaria WNBAko Atlanta Dreams taldeak deitu du, haren training campera joateko. Euskal taldeak hara joatea erraztu du, baina, hori baino lehen, eskoltaren kontratua berritu du.
Itziar Ariztimuño eta Irene Murua IDK Euskotreneko jokalariek porrotaren irakurketa positiboa egin dute
Final-laurdenetako kanporaketan Casademont Zaragozaren kontra 71-61 galdu ondoren, Itziar Ariztimuñok Aragoiko taldearen "kalitatea" azpimarratu du, eta neurketak "ikasteko" balio izatea espero du. Irene Murua "taldeaz harro" agertu da.