Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernika Bizkaiak irabazi du IDK Euskotrenen aurkako euskal derbia, 80-75eko emaitzarekin. Norgehiagokak bi aurpegi izan ditu. Lehen zatian, bisitariak izan dira nagusi, 15 puntuko aldeaĀ ere lortu du Azu Muguruzarena taldeak, baina bigarren zatian etxekoen erreakzioa etorri da.Ā
Gipuzkoako taldea jaun eta jabe izan da partidaren hasieran. Hala, lehen bost minutuetan, 4 puntuko abantaila lortu du (4-8). Ondoren, etxekoek ezin izan dute erreakzionatu, eta lehen laurdena IDK Euskotrenen aldeko 20-27ko emaitzarekin amaitu da. IDK-k ez du akatsik eginĀ defentsan, eta sendo aritu daĀ kontreaerasoan. Gernikako taldeari, berriz, defentsa zehaztea falta izan zaio.
Bigarren laurdenean, Azu Muguruzaren taldeak, erritmo biziagoan jokatuta, erreboteetan min handia egin du. 7-0eko partziala lortu du Donostiako taldeak lehenengo bost minutuetan, eta markagailuan 15 puntuko abantaila lortu du (20-35). Baloia oso ongi mugituta, erasoan gogor eta defentsan sendo arituta, bisitariek partida desorekatu dute, eta markagailua horren isla izan da (31-45).
Hala ere, laurdenaren azken txanpan, GernikaĀ hobeto aritu da, eta aldea murriztuĀ du (39-45). Gipuzkoako taldea 7 puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira (41-48).
Atsedenaldiaren ostean, neurketako gidoia aldatu egin da, eta Lointek Gernika Bizkaia puntu bakarrera gerturatu da (49-50). Defentsa sendotuta eta partidaren erritmoa ezarrita,Ā Lucas Fernandezen taldeaĀ markagailuanĀ asko hurbildu da (56-58). Azken laurdenari berdinketarekin ekin diete bi taldeek (60-60).
Azken hamar minutuetan,Ā Angela Salvadoresen 22 puntuek hauspotuta, Lointek Gernikak partida irauli du (80-75). Garaipen horrekin, Bizkaiko taldeak arnasa hartu du, eta IDK Euskotrenek 5. porrota jarraian lortu du.
Kutxabank Araskik galdu egin du Casademont Zaragozaren aurka (76-70)
Lehen zati txarra jokatu ta gero, hirugarren laurdenean egindako defentsa onak partiduan sartu ditu arabarrak.
Markagailua berdintzea ere lortu dute, baina tamalez amaieran puntuak falta izan zaizkio Araskiri. Jaitsiera postuekin berdinduta amaituko du jardunaldia.Ā
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.
Gernika KESB taldeak Sofian jokatuko ditu Elitzur Ramlaren aurkako Europako bi partidak
Bizkaiko taldeak adierazi duenez, Bulgarian jokatuko ditu, ateak itxita, Israelgo taldearen aurkako EuroCup Women ligako neurketak.
Lointek Gernikak ezin izan du Universitas Pecsen aurka, Malosten (63-66)
Oso berdinduta izan den partidan, bi taldeek izan dute irabazteko aukera, baina, azkenean, Lucas Fernandezen jokalariek ezin izan dute mendean hartu C multzoko liderra.
Lointek Gernikak azken laurdenean erabaki du partida Portugalen
Lucas Fernadezen taldeak Eurokopako lehen fase honetako bigarren garaipena eskuratu du, sasoiko lehena etxetik kanpo.