AURREKO URTEAN HELDU ETA GERO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andrijana Cvitkovicek ez du Lointek Gernikan jarraituko datorren denboraldian

Pibot kroaziarra joan den udan iritsi zen talde bizkaitarrera eta 8,5 puntu eta 5,8 errebote lortu ditu, 23 minutu jokatuz partidako, batez beste.
Andrijana Cvitkovic
Andrijana Cvitkovic. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernikak baieztatu duenez, Andrijana Cvitkovic pibot kroaziarrak ez du talde bizkaitarrean jarraituko datorren denboraldian.

Cvitkovicek, 1,90 metrokoa eta 29 urte dituena, joan den udan iritsi zen talde bizkaitarrera IDK Euskotren taldetik. Malosten jokatu duen denboraldi bakarrean 8,5 puntu eta 5,8 errebote lortu ditu, 23 minutu jokatuz partidako, batez beste.

Bere oharrean, klubak eskerrak eman dizkio jokalariari Bizkaiko herrian egindako lanagatik, "eta zorterik onena opa dio, bai kirol arloan, bai arlo pertsonalean".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X