Lointek Gernikak bideratuta utzi du multzoen faserako sailkapena, Phantomsen aurka erakustaldia emanda
Lointek Gernika Bizkaiak bideratuta utzi du Eurocup txapelketako multzoen fasera sailkatzeko atariko kanporaketa asteazken honetan (urriak 5) Phantoms Basket Boom taldearen kontra 62-102ko emaitzarekin garaipena lortuta Anberesen (Belgika) jokatu duen atariko kanporaketako joaneko partidan. Datorren astean Malosten jokatu beharreko itzulikoari 40 puntuko errentarekin ekingo dio Bizkaiko taldeak.
Etxeko taldeak neurketari ondo ekin dion arren (5-2), azkar etorri da Gernika-Lumoko taldearen erantzuna. Bizkaiko taldeak partida parekatzea lortu du, eta markagailuan zuloa irekitzen hasi da, 12 puntuko abantaila lortuta (11-23). Lehen laurdeneko azken minutuetan jaun eta jabe izan da Lointek Gernika, eta estreinako hamar minutuak talde bizkaitarraren aldeko 16-28ko emaitzarekin amaitu dira.
Bigarren laurdenean, Lointek Gernika Bizkaiak bere nagusitasuna areagotu du. Ez dio aukerarik eman ezinean ibili den aurkariari, errenta handitu du, eta 25 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (30-55).
Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldeak ez du erreakzionatu. Lointek Gernikak kantxan jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta, oso eroso jokatuta, aldeko 41-77ko markagailuarekin ekin dio azken laurdenari.
Amaierako hamar minutuetan, Lointek Gernika Bizkaiak ez du arazorik izan, eta erakustaldia emanda, garaipena lortu du, azken emaitza 62-102koa izan delarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak Isabelle Bourne sinatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Australiar jokalaria Australiako ligatik ailegatu da euskal taldera; aurreko denboraldian, partida bakoitzeko bataz beste 16 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen.
Sarah Pollerosek Lointek Gernika utzi du
Jokalari alemaniarrak ez du Bizkaiko taldean jarraituko; 2025eko udan ailegatu zen bertara.
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.