7. denboraldia beteko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itziar Ariztimuñok kontratua berritu du Gernikarekin

Joko-antolatzaile bilbotarrak bere zazpigarren denboraldia beteko du Malosten.
Itziar Ariztimuño Gernikan. Argazkia: Lointek Gernika.
Itziar Ariztimuño Gernikan. Argazkia: Lointek Gernika.

Itziar Aritzimuñok kontratua berritu du Lointek Gernika Bizkaiarekin, klubak jakinarazi duenez. Bilbotarra taldeko kapitainetako bat da, eta kontratu-berritze honekin bere zazpigarren denboraldia beteko du Gernikako taldean. 

Denboraldia ona izan da Ariztimuñorentzat. Joko-antolatzaileak batez beste 2,7 puntu eta 1,4 errebote lortu eta 2,5 asistentzia eman zituen Emakumezkoen Endesa Ligan, partidako ia 16 minutu jokatuta.

Gernika-Lumoko taldeak datorren denboraldirako berretsi duen hirugarren jokalaria da Itziar Ariztimuño. Roso Busch eskolta katalanak eta Gabija Meskonyte hegaleko lituaniarrak ere berritu dituzte kontratuak. 

Bestalde, Belen Arrojok eta Paula Ginzok Gernikatik alde egin dute. CB Jairis taldeak fitxatu du Arrojo, eta Ginzok Lugoko Duran Maquinaria Ensinon jokatuko du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X