Lointek Gernikak irabazi egin du Hungarian, eta hurrengo fasean egongo da (60-74)
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako hurrengo fasean izango dela ziurtatu du asteazken honetan, Gyorren aurka Hungarian irabazi ostean (60-74).
Izan ere, garaipen horrekin bizkaitarrek ziurtatu egin dute F multzoko bigarren postuan amaituko dutela ligaxka, Perfumerias Avenidaren atzetik.
Mario Lopezen taldea 2-0 galtzen hasi bada ere, horixe izan da etxekoak neurketa osoan zehar aurretik egon diren une bakarra. Nicolina Milicek berehala jarri du berdinketa markagailuan, eta hortik aurrera Lointek jaun eta jabe izan da. Hartara, lehen laurdena 21-25 aurretik bukatu du agintzen.
Gernikarrek bigarren laurdena baliatu dute markagailuan alde egiteko, saskiari begira izan duten eraginkortasunari esker (%Ā 75eko batez bestekoa biko jaurtiketetan eta % Ā 54koa hirukoetan, lehen zatiaren amaieran). Ondorioz, hamaika puntuz irabazten joan dira atsedenaldira (39-50).
Aldageletatik bueltan, ordea, Lointeken puntu jarioak etena izan du, eta etxekoek hori baliatu dute laurdeneko partziala bereganatzeko (10-8). Dena den, Mario Lopezen taldeak alde erosoa izaten jarraitu du (49-58).
Azken hamar minutuetan, kontrol lanean aritu dira gernikarrak, esku-eskura baitzuten garaipena eta, bide batez, hurrengo faserako sailkapena. Azkenerako, ez dute estutasunik pasatu, eta gernikarrak Eurokopako 24 talde onenen artean egongo dira, hau da, final-zortzirenak jokatu aurretiko play-offa jokatuko dute.
Lointeken aldetik, bost jokalari izan dira gai hamar puntu edo gehiago lortzeko: Nikolina Milic (16 puntu eta 13ko balorazioa), Blake Dietrick (14 eta 15), Julie Wotja (14 eta 19), Gintare Mazionyte (12 eta 17) eta Nogaye Lo (10 eta 15).
Etxekoei dagokienez, bi jokalari nabarmendu dira beste guztien gainetik: Zofia Hruscakova (18 puntu eta 20ko balorazioa) eta Judit Barnai (14 eta 19).
Gernikak datorren asteazkenean amaituko du multzoen fasea, Olivaisen aurka Malosten jokatuko duen lehiarekin (20:00).
Fitxa teknikoa:
60 - Uni Gyƶr (21+18+10+11): Papp (9), Raksani (5), Torok, Barnai (14) eta Hruscakova (18) -hasierako bostekoa-; Czank (2), Varga (4), Dombai (2), Devaughn (6).
74 - Lointek Gernika (25+25+8+16): AriztimuƱo, Dietrick (14), Wojta (14), Mazionyte (12) eta Milic (16) -hasierako bostekoa- Arrojo (2), Molina (6), Nogaye Lo (10) eta Ocete.
Partzialak: 21-25, 39-50 (atsedenaldia); 49-58 eta 60-74 (amaiera).
Epaileak: Jelena Tomic (Kroacia), Christoph Rohacky (Austria) eta Sinisa Prpa (Serbia). Papp kaleratu dute faltengatik (37. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.