Lointekek galdu egin du Perfumeriasen aurka, eta bigarren postua izan beharko du xede
Lointek Gernika Bizkaiak galdu du asteazken honetan Perfumerias Avenidaren aurka (56-69), Maloste pabiloian jokatutako neurketan, eta F multzoko bigarren postuari heldu beharko dio Eurokopako hurrengo kanporaketan izatea bermatzeko.
Bizkaiko taldeak ligaxkako lidergoa eskuratzeko ilusioarekin ekin dio partidari, lehen itzulian Salamancan jokatutako neurketan hiru puntugatik besterik ez baitzuen galdu (62-59). Alabaina, bisitarien bigarren zati hobe batek ezerezean utzi ditu etxekoek 30 minutuz baino gehiagoz erakutsitako ilusioa eta lehiakortasuna.
Gernikak aurretik amaitu du lehen laurdena (11-10), eta lehian sartuta jarraitu du bigarrenean (24-27) eta hirugarrenean (41-46), baina ezin izan du eragotzi Perfumeriasek azken hamar minutuetan alde egitea (56-69).
Miguel Ortegak zuzentzen dituen jokalarien artean, Kristine Vitola hegal-pibot letoniarra nabarmendu da bereziki (16 puntu, 9 errebote eta 19ko balorazioa). Harekin batera, Tiffany Hayes (10, 4 eta 12), Jewell Loyd (12) eta Karlie Samuelson (10) estatubatuarrek ere ekarpen handia egin dute.
Etxekoen aldetik, berriz, Nikolina Milic bosniarrak (16, 8 eta 14ko balorazioa), Belen Arrojo granadarrak (13 eta 16) eta Nogaye Lo mallorkarrak (8, 4 eta 11) eutsi diote neurketa irabazteko itxaropenari.
Galdu arren, talde bizkaitarrak hurrengo fasean egoteko aukera ugarirekin jarraitzen du oraindik ere, Hungariako Uni Gyƶr (77-41) eta Portugalgo Olivais FC (46-70) taldeen aurka lortutako garaipenei esker. Bi talde horiek ligaxkako azken bi jardunaldietan izango ditu aurkari Lointekek.
Fitxa teknikoa:
56 - Lointek Gernika (11+13+17+15): Ocete (6), Dietrick (8), Wojta (5), Mazionyte eta Milic (16) āhasierako bostekoaā Diez, AriztimuƱo, Arrojo (13), Nogaye Lo (8) eta Molina-Prados.
69 - Perfumerias Avenida (10+17+19+23): Silvia DomĆnguez (7), Hayes (10), Vilaró, Vitola (16) eta Laura Gil (4) āhasierako bostekoaā Cazorla, Loyd (12), Samuelson (10), Hof (8) eta Akhator (2).
Partzialak: 11-10, 24-27 (atsedenaldia); 41-46 eta 56-69 (amaiera).
Epaileak: Ozge Sentürk (Turkia), Serkan Emlek (Turkia) eta Christina Manoli (Frantzia). Ez dute inor kanporatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.