Lointek Gernikak garaipen argia lortu du Portugalen (46-70)
Lointek Gernika Bizkaiak irabazi egin du ostegun honetan Portugalgo Olivais taldearen etxean (46-70), eta, Eurokopako bigarren garaipena lortu du. Bizkaiko taldeak hiruko jaurtiketetan agertu duen jarioak (24 saiakera 10 saskiratze lortzeko) asko erraztu du bidea.
F multzoko aurkari ahulenak (jokatu dituen hiru neurketak galdu ditu) lehen laurdenean besterik ez die eutsi bizkaitarrei, nahiz eta Mario Lopezen taldeak zenbait zalantzarekin abiatu duen norgehiagoka (15-20).
Aitzitik, bigarren laurdenean, Lointekeko jokalariek erraz ikusi dute saskia hiruko lerrotik, eta, atsedenaldira heldu direnean, zazpi zituzten sartuta dagoeneko, %Ā 50eko eraginkortasunarekin (14tik 7, lehen 20 minutuetan). Horrenbestez, aldeak gora egin du 15 puntura arte (28-43).
Atsedenalditik bueltan, gernikarrek ekinean jarraitu dute, eta 0 eta 8ko partzial bati esker behin betiko hautsi dute neurketa (37-61).
Azken laurdenean, neurketa erabakita zegoela ikusita, Mario Lopezek horrenbeste minutu jokatzeko parada izan ohi ez duten jokalariei aukera eman die euren buruak aldarrikatzeko. Hamar minutu horietan, talde biak antzu ibili dira puntuak lortzeko garaian (bederatzi besterik ez bakoitzak). Ondorioz, markagailuko aldeak bere horretan jarraitu du (46-70).
Beste behin ere Nikolina Milic bosniarra izan da Gernikaren jokalaririk onena, 17 puntu sartu, 6 errebote hartu eta 22ko balorazioa lortuta. Julie Nicole Wojta estatubatuarra ere oso fin aritu da, horren isla dira lortutako zenbakiak: 15 puntu, 5 errebote eta 18ko balorazioa.
Hartara, gaurko neurketa bereganatu eta gero, F multzoko bigarren postuan kokatu da Lointek, eta Eurokopan jokatuko duen hurrengo hitzorduan (datorren asteazkenean, Malosten) Perfumerias Avenida liderraren bisita hartuko du.
Fitxa teknikoa:
46- Olivais FC (15+13+9+9): Gelis Gonzalez (5), Rodrigues (9), GonƧalves (5), Dusanic (15) eta Radovic (9) āhasierako bostekoaā Barbosa, Da Costa (3), Martins, Mendes eta Da Silva.
70- Lointek Gernika (20+23+18+9): Ocete (3), Dietrick (6), Wojta (15), Mazionyte (4), Milic (17) āhasierako bostekoaā AriztimuƱo (3), Arrojo (7), Nogaye Lo (3), Molina (3) eta Diez (9).
Epaileak: Henri Hilke (Finlandia), Maxime Boubert (Frantzia) eta Emma Perry (Irlanda). Nogaye Lo kaleratu dute bost faltagatik (40. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.