Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kenneth Fariedek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du

Pibot estatubatuarrak Panathinaikosekin Euroliga jokatu ondoren egingo du bat taldearekin.

Kenneth Faried

Kenneth Faried, Baskoniaren fitxaketa berria. Argazkia: Kosner Baskonia

Kosner Baskoniak Kenneth Faried beteranoa fitxatu du, Gasteizko taldearen barneko jokoa indartzeko. Panathinaikosekin Euroliga jokatu ondoren etorriko da Gasteizera.

Pivot estatubatuarrak (2,05 metro eta 36 urte) esperientzia handia du, NBAn 450 partida baino gehiago jokatu ditu eta. NCAAn jokatu ondoren iritsi zen AEBko liga nagusira, Morehead State Eaglesen eskutik.

Zazpi denboraldiz ibili zen Denver Nuggetsen, eta munduko txapelketa irabazi zuen 2014an Estatu Batuetako selekzioarekin.

Ondoren, Brooklyn Netsen, Capitanes CDMXen eta CSKA Moskun jarraitu zuen bere ibilbidea. 2021-22 denboraldian egin zuen debuta Europako txapelketa nagusian.

Publizitatea
X
Publizitatea
X