Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka, jokatuko du ostegunean, Euroligan, Sarajevon

Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen du etxeko partidak, Ekialde Erdikoan dagoen gerra egoerarengatik. Dubaik lau garaipen jarraian lortu ditu Euroligan, eta txapelketan jarraitzeko aukerei eustea bilatuko du.

Mamadi Diakité (Baskonia)
Mamadi Diakite Kosner Baskoniako jokalaria; Argazkia: Europa Press

Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka jokatuko du ostegun honetan, 20:00etatik aurrera, 2025-2026 denboraldiko Euroligaren 31. jardunaldian, Sarajevon. Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen ditu etxeko partidak, Ekialde Erdikoan dagoen gerraren egoerarengatik, eta lau garaipen jarraian lortu ditu Euroligan; hala, txapelketan jarraitzeko aukerei eustea bilatuko du.

Baskonia hainbat bajarekin ailegatzen da partidara. Rodion Kurucsek oineko arazoekin jarraitzen du, eta horiek taldekideekin jokatzea galarazten diote; beraz, Gasteizen geratuko da, Khalifa Diop eta Tadas Sedekerskisekin batera. Jesse Edwards azkeneko fitxaketak ere ezingo du partida jokatu; honi ezingo zaio Europako txapelketako fitxa bat aktibatu, epez kanpo dagoelako. Berriz, Markus Howard eta Markquis Nowell eskuragarri egonen dira.

Dubai taldean, Nate Mason eta Mam Jaiteh ezin izango dira aritu, eta Kosta Kondic, Boogie Ellis eta Davis Bertans zalantza dira. Hiru puntuetako jaurtiketetan, okerren dabilen taldeetako bat da, baina, aldi berean, saskiratze gehien egiten dituenetako bat da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X