Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Jesse Edwards fitxatu du denboraldi amaierara arte

Jesse Edwards, Baskoniako jokalari berria
Jesse Edwards, Kosner Baskoniaren fitxaketa berria. Irudia: Kosner Baskonia

Kosner Baskoniak Jesse Edwards pibota fitxatu duela iragarri du astearte honetan. Jokalari nederlandarrak (25 urte eta 2,13 metro) Melbourne United taldetik dator, eta denboraldi amaierara arte jokatuko du Gasteizen. 

Australiako Ligan 13,5 puntu, 8,5 errebote eta 18.2 balorazio-kreditu lortu ditu, batez beste, 32 partidatan. 

Edwards NCAAko Syracuse Orange taldean hezi zen, eta Europan debuta egingo du Baskoniaren eskutik. Endesa Ligan jokatu ahal izango du soilik, Euroligako fitxaketak bukatu direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X