Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Bartzelona edo La Laguna Tenerife izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan

Paolo Galbiatiren taldeak otsailaren 8an jakingo du zehazki zein izango den bere lehenengo aurkaria; hain zuzen ere, Kanaria Handiaren kontra jokatu ondoren. Baskoniak irabaziko balu, La Laguna Teneriferen aurka jokatuko luke; galduko balu, ordea, Bartzelonaren kontra.

Markus Howard eta Dario Brizuela (Baskonia eta Bartzelona).

Markus Howard eta Dario Brizuela, Kosner Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko partida batean, abenduan. Argazkia: Europa Press.

Kosner Baskoniak Bartzelona edo La Laguna Tenerife izango du aurkari 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final-laurdenetan, otsailaren 20an, ostiralez, astelehenean egindako zozketak zehaztu duenez. Paolo Galbiatiren taldeak ez daki oraindik zehazki zein izango duen aurreneko aurkaria Kopan, lehen itzuliko partida bat jokatu gabe baitu; Kanaria Handiaren kantxan jokatuko du neurketa hori Baskoniak, otsailaren 8an, eta norgehiagoka horretako emaitzak zehaztuko du ea Baskonia Kopa honetan zerrendaburu den ala ez, bai eta zein talderen aurka jokatuko duen final-laurdenetan. Hain zuzen, Baskoniak Kanaria Handian irabaziko balu, La Laguna Teneriferen kontra jokatuko luke Kopan; galduko balu, berriz, Bartzelonaren aurka.

Horrenbestez, hauek izango dira Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketak:

Otsailaren 19an (osteguna da)

Real Madril-Unicaja

Valentzia Basket-Joventut

Otsailaren 20an (ostirala da)

Bartzelona-UCAM Murtzia edo Kosner Baskonia

Kosner Baskonia edo UCAM Murtzia-La Laguna Tenerife

Finalerdiak honako hauek izango dira:

Otsailaren 21ean, 18:00etan

Real Madril edo Unicaja-Valentzia Basket edo Joventut

Otsailaren 21ean, 21:00etan

Kosner Baskoniak, sailkatzea lortuz gero, finalerdi honetan jokatuko luke

Finala otsailaren 22an jokatuko dute, igandez, 19:00etan

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X