Hirugarren laurden onak garaipena eman dio Kosner Baskoniari Milanen aurka (88-78)
Howardek eta Brooksek hirukoak trukatu dituzte eta denborak aurrera egin du Baskoniaren beste garaipen bat ziurtatzeko, 88-78.
Kosner Baskoniak 88-78 irabazi dio ostiral honetan EA7 Emporio Armani Milani, Timothe Luwawu-Cabarrot hegaleko frantziarraren paper nabarmenari esker, Euroligako 14. jardunaldiko partidan.
Buesa Arenan, etxekoak hasieratik izan dira nagusi markagailuan, baina abantaila handirik gabe. Matteo Spagnolo saskiratzaile lanetan nabarmendu da taldekako jokoan, eta Devin Bookerrek hartu du bisitarien gidaritza lehen laurdenean, 23-20.
Baskoniak luzapena eman dio abantailari (35-27) Spagnolok eta Luwawu-Cabarrotek sartutako hirukoei esker. Aldageletatik bueltan, Kobi Simmonsek saskiratze kontuari ekin dio berriro, beste hiruko batekin. Paolo Galbiatiren mutilek errenta mamitsua lortu dute (67-49).
Howardek eta Brooksek hirukoak trukatu dituzte eta denborak aurrera egin du Baskoniaren beste garaipen bat ziurtatzeko (88-78).
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak Real Madril bisitatuko du, ostegunean, Euroligako seigarren garaipenaren bila
Partida 21:00etan hasiko da, Movistar Arenan. Gainera, Paolo Galbiatiren taldeak kanpoko talde moduko lehen garaipena lortu nahi du, Europa mailako goreneko txapelketaren ekitaldi honetan.
Tadas Sedekerskisi artroskopia egingo diote eskuineko orkatilan, eta gutxienez hilabete eta erdi egon liteke jokatu ezinik
Kosner Baskoniako jokalaria ostegunean egingo diote artroskopia hori; Eurobasketen, Lituaniako selekzioarekin ari zela, lesioa izan zuen, eta helburua da guztiz sendatzea.
Gytis Radzevicius: "Nire energia transmititzera nator, nire jokoa horretan oinarritzen da"
Gytis Radzevicius talde gasteiztarrera iritsi berri da, Hamidou Diallok joan den astean Baskonia utzi eta gero. Bere jokoa nolakoa den azaldu du. (Jatorrizko adierazpenak, ingelesez).
Kosner Baskoniak luzapenean galdu du Valentziaren aurka (89-91)
Kosner Baskoniak 89-91 galdu du Buesa Arenan Valentziaren aurka Endesa Ligako 9. jardunaldian. Lehen zati bikaina egin du, baina partida luzapeneraino joan da eta Valentziak irabazi du.
Hamidou Diallok ez du Baskonian jarraituko; Gytis Radzevicius lituaniarrak ordezkatuko du
30 urteko jokalari lituaniarra Rytas Vilnius taldetik dator. Azken urteotan, lan garrantzitsua egin du han.
Kosner Baskoniak galdu egin du Zalgirisen aurka, laugarren laurdenean gainbehera joan ostean
Etxeko taldeak partida irauli zuen azken zatian bikain jokatuta, eta Sylvain Francisco jokalari frantziarraren lan apartari esker.
Kosner Bakoniak Zalgirisen aurka bilatuko du, asteartean, Euroligako lehenengo garaipena bisitari moduan
Euskal taldea Kaunaseko partidara 12 partidetatik lau garaipen lortuta ailegatzen da; Zalgirisek, berriz, zazpi lortu ditu. Partida 19:00etan hasiko da.
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Bayerni irabazteko (95-73)
Gasteizko taldeak partidaren gidoia aldatu du lehen hamar minutuen ostean, eta agintean jarri da.
Kosner Baskoniak eta Bayern Munichek Gasteizen jokatuko dute Euroligako partida ostiral honetan
Partida 20:30etan hasiko da, Buesa Arenan