Saskibaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamidou Diallok ez du Baskonian jarraituko; Gytis Radzevicius lituaniarrak ordezkatuko du

30 urteko jokalari lituaniarra Rytas Vilnius taldetik dator. Azken urteotan, lan garrantzitsua egin du han.
Baskoniak 30 urteko hegaleko jokalari lituaniarra fitxatu du
Gytis Radzevicius, Kosner Baskoniako jokalari berria

Hamidou Diallok taldea utziko duela iragarri du asteazken honetan Kosner Baskoniak: akordio ekonomikoa adostu dute bi aldeek, jokalariak Txinatik eskaintza bat jaso ostean. Gytis Radzevicius jokalari lituaniarrak ordezkatuko duela ere baieztatu du.

Orain dela hainbat egun, Diallo berak adierazi zuen Kosner Baskonia uzteko nahia. Joan den udan iritsi zen Gasteizera, Txinatik, bi denboralditarako, baina berriz Asiako ligara itzultzea erabaki du. 

Kosner Baskoniak Gytis Radzevicius hegaleko jokalari lituaniarra fitxatu du haren ordez, ikasturte amaierara arte; dena den, beste urtebete luza diezaioke kontratua klubak. 30 urteko jokalari lituaniarra Rytas Vilnius taldetik dator. Azken urteotan, lan garrantzitsua egin du han. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X