Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamidou Diallo, Baskoniako jokalaria hurrengo bi denboraldietarako

Eskolta postuan jokatzen du, estatubatuarra da, 27 urte ditu eta 1,99 metro neurtzen du. NBAn 250 partida baino gehiago jokatutakoa da.
Hamidou Diallo
Hamidou Diallo, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia

Baskoniak Hamidou Diallo fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako. 27 urteko eskolta estatubatuarrak 1,99 metro neurtzen du, eta Arabako taldearen kanpoko jokoa indartzeko heldu da Gasteiza.

2018an Diallo NBAko Draftean aukeratu zuten, eta 250 partida baino gehiago jokatu ditu Estatu Batuetako ligan, Oklahoma City Thunder, Detroit Pistons, Brooklyn Nets eta Washington Wizards taldeetan. 2019an All-Star Weekendeko lehiaketako txapeldun izan zen.

Estreinakoz ibiliko da Europako saskibaloian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X