Kontratu berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sander Raiestek denboraldi batez berritu du kontratua Baskoniarekin

Estoniarra 2016an heldu zen klubera, eta lehen taldearekin lehiatu da 2020-2021 denboralditik. Horrela, bada, Raiestek bere bosgarren denboraldiari ekingo dio Baskoniako jokalari gisa.
Sander Raieste
Sander Raieste, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia

Sander Raiestek beste denboraldi batez jarraituko du Baskonian, klubak ekainaren 7an jakinarazi duenez. Estoniarrak 2025era arte berritu du kontratua, eta datorren sasoian bere bosgarren denboraldiari ekingo dio Gasteizko taldeko jokalari gisa.

Raieste 2016an heldu zen klubera, junior mailako taldera, eta lehen taldeko jokalaria da 2020-2021 denboralditik. Guztira, 94 partida jokatu ditu Endesa Ligan eta 69 Euroligan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X