Baskoniak Chris Chiozza base estatubatuarra fitxatu du denboraldi amaierara arte
Chris Chiozza base estatubatuarra Baskoniako jokalaria izango da aurrerantzean, Gasteizko klubarekin denboraldi honetarako akordioa adostu ostean. "Taldeari indarra eta esperientzia" emateko helburuarekin fitxatu dute, ohar baten bidez jakinarazitakoaren arabera.
"Chris Chiozza (Memphis, 1995) fitxatu du Baskoniak, Dusko Ivanovicen aginduetara lan egingo duen joko-antolatzaile berria. Base amerikarrak denboraldi amaierara arteko konpromisoa hartu du, eta datozen orduotan iritsiko da Gasteizera", iragarri du taldeak webgunean.
27 urteko jokalaria Floridako Unibertsitatean hezi zen, eta 2018-19 denboraldian egin zuen debuta NBAn, Houston Rockets taldearekin. Bi urte geroago, NBAko txapelduna izan zen, Golden State Warriors taldearekin. G-Leaguen ere ibili zen Chiozza, eta partida bakoitzean batez beste bederatzi asistentzia eman zituen.
Chiozza iaz iritsi zen Endesa Ligara, denboraldiaren azken txanpan UCAM Murtzia taldean jokatzeko. Batez beste, 9,9 puntu egin eta 3,5 asistentzia emateaz gain, 5,4 errebote hartu eta 11,6 kredituko balorazioa lortu zuen neurketa bakoitzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Paolo Galbiati, Baskoniak izandako harreraz: "Espero nuena baino handiagoa izan da, askoz ere handiagoa"
Entrenatzaile italiarrak, Kosner Baskoniak Gasteizen ospatu duen festaren azken minutuetan, EITBrekin hitz egin du: "Garaipen honek betiko lotuko gaitu", adierazi du Galbiatik.
Tadas Sedekerskisek "Ikusi mendizaleak" abestu du Kosner Baskoniaren zaleekin
Gora etorri da Lituaniako jokalaria, eta kanta ospetsua abestu du.
Gasteizek bere txapeldunei harrera beroa egin die zazpigarren Koparen ospakizunetan
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da Paolo Galbiatiren jokalariei harrera egiteko, taldeak bere zazpigarren Errege Kopa irabazi ondoren. Baskoniako entrenatzaile italiarra zeremonia-maisu izan da, eta Sedekerskis kapitaina 'Ikusi mendizaleak' abestia kantatzera ausartu da.
Paolo Galbiati: “Ezin nuen plaza hau nire klubarentzat beteta ikustea baino hoberik espero”
Paolo Galbiati Baskoniako ikur bilakatu da. Gasteiztarren artean maitatua, eta giroa jartzen paregabea. Honakoak izan dira gasteiztarrei, baskonistei eta bere lan-taldeari eskaini dizkien hitzak.
Sedekerskis: “Zuek gabe Kopa hau ez litzateke posible izango; kolore hauek eta armarri hau defendatzen jarraituko dugu”
Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizuna egin dute gaur Gasteizen. Andre Maria Zuriaren plazako balkoian Tadas Sedekerskis kapitainak eskerrak eman dizkie zaleei, baita Markus Howardek ere: “Inor baino gehiago merezi duzue; garaipen hau gurea bezain zuena da”.
Aurreskua egin diote Kosner Baskonia txapeldunari
Kosner Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizunean, aurreskua dantzatu diete txapeldunei; Algara Dantza Taldea arduratu da horretaz, bere 25. urteurrenean.
ARGAZKI-GALERIA: Baskoniaren ospakizunek Gasteizen utzitako irudirik onenak
Baskoniak bere zaleekin batera ospatu du asteburuan Valentzian irabazitako Errege Kopa. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo egon da Gasteizko taldeari harrera egin eta jokalariak omentzeko. Hemen ikus ditzakezue ekitaldiak utzitako une ikusgarrietako zenbait.
Ikusi zuzenean "Zorionak, Baskonia!" saioa, saskibaloiko Kopa txapeldunak omentzeko harrera ekitaldia
Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, saskibaloiko Kopako txapeldunari Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean ikusteko aukera izango da kirolakeitb.eus atarian, ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.
Baskoniaren zazpigarren Kopak utzitako hainbat bitxikeria: hamar jokalarik egin dute debuta, eta horietako bat, Forrest, MVP
Baskoniak 2009tik ez zuen Kopako finalik jokatzen, eta orduan ere gailendu zen; 73 urtean, soilik Unicajak eta Gasteizko taldeak menderatu dituzte Bartzelona eta Real Madril Kopa batean. Trent Forrestek bereganatu du MVP saria; duela 17 urte lortu zuen hori azkenekoz Baskoniako jokalari batek, Teletovicek, hain zuzen.