ACB Kopa 2019
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniako zaleek hitzordua dute Kopako Kalejiran

Urtero legez zale gasteiztarrek kalejira egingo dute Kopako lehiaketan dagoen giro bikaina erakutsiz.
Argazkia: Baskonia.com
Argazkia: Baskonia.com

KIROLBET Baskonia protagonista izango da berriro ere 2019ko saskibaloiko Kopan, zaleak kalejira batean elkartzeko.

Urtero ikus daitekeen irudia da; Baskoniako kalejirak zaleen arteko anaitasuna eta giro ona erakustea du helburu. Aurten larunbatean egingo dute, hilaren 16an, eta goizeko 11:30ean hasiko da.

Ibilbidea

- 11:30ean Araba Etxetik irteera (Jacinto Benavente plazan)

- Angel plazatik Huertas kaleraino.

- Lope de Vega kalea zeharkatu.

- Prado kalera heldu.

- 13:00ak inguruan, Santa Ana plazan amaituko da kalejira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X